Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte

Urtarrilaren 21 eta 28an, irakurketa publikoaren profesionalek joan berri den urteko euskarazko berritasunen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Honela, literatura, disko eta ikus-entzunezko produkzioari buruzko ezagutzak hobetzeko aukera eskainiko zaie. 2010az geroztik Bilketa proiektuarekin bat eginik, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa […]

Read More… from Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte

Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

Fernando Remacha, Javier Navarro, Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak dira aipagarrienak. Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programaren baitan hamazortzi funts dokumental berri argitaratu ditu sarean. Adierazgarriak diren artista zein instituzioen dokumentuak dira, horietako gehienak dohaintzan jaso dira eta nabarmentzekoak dira Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak, besteak […]

Read More… from Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Euskal artisten sormena eta euskal herrietako idiosinkrasia uztartzea du helburu Geuretik Sortuak proiektuak, euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzeko. Udalbiltzak abenduaren 2an Durangoko Plateruena antzokian aurkeztutako Geuretik Sortuak kultur proiektuak eman ditu bere lehen pausuak. Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzan aritzen diren euskal artistei zuzendutako beka deialdia zabaldu du, eta otsailaren 5era arte iraungo du […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

Euskara estandarraren ahoskera egokia, jatorra eta zuzena jorratzea; euskara estandarraren ahoskeraren oinarrien inguruko hausnarketak praktikan jartzea; eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste, dira lantegiaren helburuak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan aurten. Hala, […]

Read More… from Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

Sei taldek parte hartuko dute Kutxa Kultur Musika programan

Martin de Marte, J. Largo, Sara Azurza, Mugan, Ramona’s First Evil Boyfriend eta Blanquita Carraquela dira egonaldi programan parte hartuko duten talde eta artistak. Kutxa Kultur Musikak 2021 Egonaldien programan parte hartzeko banda-hautaketa aurkeztu du. Guztira, 107 proposamen aurkeztu dira deialdira, denak musikari gipuzkoarrak. Antolakuntzak adierazi duenez, “ezusteko atsegina izan da berriro ere jasotako proposamenen […]

Read More… from Sei taldek parte hartuko dute Kutxa Kultur Musika programan

Hizkuntza aniztasuna ardatz 2021eko Topaldian

Pandemia garai honetan goizeko egitaraua prestatu dute: aurrez-aurre eta streaming bidez etxean jarraitzeko aukera izango da aurten. Urtero bezala, Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldia antolatu du 2021eko urtarrilaren 28rako, Bilboko Bizkaia Aretoan. 19. edizio honetan hizkuntza aniztasunaren gaia izango dute hizpide eta euskarak kohesiorako eta berdintasun sozialerako duen balioa landuko dute. “Euskarak harrera linguistikoan zein toki behar luke? […]

Read More… from Hizkuntza aniztasuna ardatz 2021eko Topaldian

Jose Maria Iparragirreren gitarra berriztu dute

Euskal bardo unibertsalena jaio zeneko 200. urteurrenarekin bat eginez, Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Arbola abestiaren egilearen gitarra berriztatzea erabaki zuten. Behin lanak amaituta, gitarra berriztua bere ohiko lekura itzuli da Jose Maria Iparragirre (1820-1881) euskal bardo unibertsalena jaio zeneko 200. urteurrenarekin bat eginez, Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Arbola abestiaren letraren egilearen gitarra berriztatzea erabaki zuten. […]

Read More… from Jose Maria Iparragirreren gitarra berriztu dute

Bost film luze berri eta film laburren antologia bat gehitu dituzte Filmazpit katalogora

Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Filmazpit programak dokumental bat, animaziozko bi film, bi drama sozial eta beldurrezko film laburren bilduma bat gehitu ditu bere katalogora, kultur, gizarte eta hezkuntza erakundeetan proiektatzeko aukera luzatzeko asmoz. Hamadak (2018) Saharara hurbiltzen gaitu pedagogia eta umorearekin. Eloy Dominguezek zuzendu du dokumentala, eta Mendebaldeko Saharan barneratuko […]

Read More… from Bost film luze berri eta film laburren antologia bat gehitu dituzte Filmazpit katalogora

Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute

Garik eta Josuk (Hertzainak), Aiorak eta Pitik (Zea Mays) eta Anarik parte hartuko dute, besteak beste, Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko antolatu duten Zilak hautsak izeneko zikloan. Durangoko Berbaro euskara elkarteko kideek jarri zuten martxan Plateruena antzokia 2004ko urriaren 28an. Bilboko Kafe Antzokiaren irekierak piztu zien antzoki bat zabaltzeko ideia bertako kideei, eta, hala, 900 bazkideko […]

Read More… from Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute