‘Itzuli +’, itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu dute

Itzultzaileak erabiltzaileari itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurtzeko aukera ere ematen dio. Itzuli + itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, aurreko Itzuli itzultzaile automatikoari lotzeko. Hala, tresnen katalogoa zabaldu du, ikasle eta profesionalentzako testuak errazago eta hobeto itzultzeko. 3.700 erabiltzaile inguruk deskargatu dute dagoeneko Itzuli + (Itzuliplus) tresna barra hau sortu eta herritarren eskura jarri […]

Read More… from ‘Itzuli +’, itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu dute

‘Begirada berriak’ izenpean, Laudioko hainbat egileren artelanak ikusgai Gasteizen

Urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Bertan, bideoak, collageak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari daude ikusgai. Laudioko hamaika egileren estilo eta teknika ezberdineko hogei pieza biltzen dituen erakusketa paratu dute Gasteizko Vital Fundazioan. San Roke Kofradia arduratu da artista hauen lana biltzeaz bizilagunen sormen artistikoa zabaltzeko asmoz. […]

Read More… from ‘Begirada berriak’ izenpean, Laudioko hainbat egileren artelanak ikusgai Gasteizen

Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Udaberrian Urgull mendira eramango dituzte hamar kanoiak. San Telmo Museoaren klaustroan ikusgai dauden hamar kanoi hauek Donostiako historiarekin lotuta daude. Hiribilduaren kokapen estrategiko eta mugakideak hiriaren historia markatu du, batez ere XVI. mendetik XIX. mendearen amaierara arte, eta mendeetan zehar goarnizio militarrekin bizi izan zen populazioa. Ondorioz, hauetaz gain, bereziki Urgull mendian eta bere inguruan, […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Erakusketan 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean lehiaketara aurkeztu zirenen arteko dozena bat bideo musikal daude ikusgai. Erakusketak, gainera, jaialdiarekin lotutako urte horietako dokumentazio bilduma zabala biltzen du. Gasteizko Bideo-Musika Jaialdiko lehen sei edizioetara (1985-1990) hurbiltzen da aurtengo Komisario Berriak deialdian hautatutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan erakusketa. Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak […]

Read More… from ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Zuzeneko kontzertuak, dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak eta aurkezpenak, besteak beste, antolatzeko eraikina izango dela nabarmendu du Leitzako Udalak. Leitza herri bizia da eta sorkuntza mota ezberdinei bide emateko, erabilera anitzeko areto berri bat eraiki dute. Herri Areto honek sortzaileentzako eskuragarri egongo den espazio publikoa izateaz gain, eskaintza propioa ere izango du. Udalak deialdi publiko […]

Read More… from Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

24 urtez EKEko zuzendaria izan ondoren, Pantxoa Etchegoin-ek 2021eko urtarrilaren 30ean hartuko du erretiroa. Etchebest, berrogei urteko zuberotarra, euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da. Pantxoa Etchegoin-ek Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendaritza utzi eta Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna izandako Johañe Etchebesti pasatuko dio kargu horren lekukoa. Etchegoienek hogeita lau urte eman ditu zuzendaritza […]

Read More… from Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

Urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen; otsailaren 13an, Iruñean; eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian. “Plaza biziberritzeko apustuaren parte” izango dira saioak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. “2020ak egun bat gehiago izan du egutegian, baina egun gutxiago utzi dizkigu bertso plazan”, adierazi du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Pasa den astean aipatu bezala, pandemiak […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

Pantxix Bidart kantari hazpandarrak ‘eHe’ izeneko diskoa plazaratu du

Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan berri honetan Bidartek azken hogei urteetan sortutako kantuak bildu ditu. Hala, gitarra riff sinple eta hipnotikoak erabiltzen ditu ahotsari eta hitzari askatasun osoa emateko asmoz. Pantxix Bidart (Hazparne 1971) kantariak eHe (errare Humanum est), bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Belarri ekoiztetxearen eskutik. Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan […]

Read More… from Pantxix Bidart kantari hazpandarrak ‘eHe’ izeneko diskoa plazaratu du

EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du

Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoek. Martxoaren 12ra arte egongo da proiektuak aurkezteko epea zabalik. EuskarAbentura elkarteak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du. Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan […]

Read More… from EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du