Gasteizko mintzalagun guztientzat ‘mintzodromo’ bat antolatu dute abenduaren 2rako

Euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea ditu helburu Mintz(a)dromoak. Montehermoso kulturuneko ur-biltegian egingo dute ekimena. Sei laguneko taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta lagun giroan euskaraz hitz egiteko parada izango dute gasteiztarrek datorren abenduaren 2an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatzen dute urtero Mintz(a)dromoa, eta […]

Read More… from Gasteizko mintzalagun guztientzat ‘mintzodromo’ bat antolatu dute abenduaren 2rako

Kai Nakai abeslariak disko berria aurkeztu du Baimenik gabe izenpean

Abenduaren 4an eskainiko du diskoaren aurkezpen kontzertua Durangoko Azokan. Iratxe Aguilera dago Kai Nakai proiektu artistikoaren atzean. Gasteiztarrak iaz irabazi zuen Durangoko Azokako sormen beka, eta gaur, Baimenik gabe izeneko diskoa aurkeztu du. Lan berri honek euskarazko reggaetona du oinarrian, izan ere, bere ustez, gazteek musika estilo mota hau gustuko dute, eta hala, Euskal Herrian […]

Read More… from Kai Nakai abeslariak disko berria aurkeztu du Baimenik gabe izenpean

Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Lan berri honekin talde bizkaitarrak sustraietara bueltatu nahi izan du, koplagintzari musika herrikoian duen garrantzia emanez. Korrontzi taldeak DJ Makalarekin elkarlanean, musika herrikoia eta elektronikoa uztartu zituen 2019an argitaratu zuen Topa-K izeneko disko arrakastatsuan. Aurten, berriz, oso bestelako lanarekin datorkigu talde bizkaitarra: Koplariak. Taldearen hamargarren disko hau Agus Barandiaran musikaria eta Xabier Amurizaren arteko hiru […]

Read More… from Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean

Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam ikuskizuna izango da abenduaren 3an Joserra Senperena, Patxi Zubizarreta eta Mintxo Cemillanekin. Abere ba kapikua jolasa museoko erakusketa iraunkorrean egongo da abenduaren 6ra arte. Donostiako San Telmo Museoak bi proposamen ezberdin luzatuko ditu aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko. Alde batetik, abenduaren 3an, museoko elizan, 19:00etatik aurrera burutuko den Kolore […]

Read More… from Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean

[BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

Beheko Plaza eta Marilyn: sagardotegia eta jazzmana abestien zuzenekoak jasotzen du bideoak. 38 urteren ostean, Udal Artxiboak Itoiz taldeak Eibarko San Andres jaietan eskaini zuen kontzertu baten bideoa berreskuratu eta sarera igo du. Azaldu dutenez, Astelehena pilotalekuko oholtzara igo zen taldea, “urte haietan euskal kultura indar handiz ari zen plazaratzen, eta, diktadura amaituta, bere alderdi […]

Read More… from [BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

Nagore Amenabarro artistaren Platina erakusketarekin abiatu da ‘Artea abian’ proiektua

Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan egongo da ikusgai erakusketa 2021eko otsailaren 7ra arte, doako sarrerarekin.  Nagore Amenabarro dugu Artea Abian erakusketa programan parte hartuko duen lehenengo artista. Iaz Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren arteko elkarlana estutzeko akordioa sinatu zuten, Artea Abian izenpean. Amenabarro lanean aritu da azken hilabeteotan Platina izeneko erakusketa hau […]

Read More… from Nagore Amenabarro artistaren Platina erakusketarekin abiatu da ‘Artea abian’ proiektua

‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. 32 musika-taldek parte hartuko dute. Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da edizio honetan, Zu non, han DA! egitasmoaren bidez. Gerediagako presidente Nerea Mujikak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak aurkeztu dute ekimen berri hau, Donostiako Dabadaba aretoan egindako […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

‘Hil kanpaiak’ filma gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da. Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez dira antzezle nagusiak. Imanol Rayo zinemagile nafarraren bigarren film luzea gaur, azaroak 20, iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hil kanpaiak Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da eta Joanes Urkixok egin du testuaren egokitzapena. Eneko Sagardoy, Itziar […]

Read More… from ‘Hil kanpaiak’ filma gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute

Balea Zuria argitaletxeak argitaratutako liburu honek omenaldi berezia egin nahi dio Leteri. Guztira, hamar saiakera labur eta hamar hurbilketa biltzen ditu lan berriak. Hamar urte dira Xabier Lete hil zela, baina bere olerki eta kantuek, bere lanek eta bere gogoetek fruituak ematen jarraitzen dute. Bere argia ez da itzali, kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, etengabe […]

Read More… from ‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute

Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute

Txikitasunari gorazarre egin nahi izan diote bildumak biltzen dituen ipuin labur-labur eta irudi iradokitzaileekin. Guztira 120 bat ipuin eta marrazkik osatzen dute lan berria. “Izerditan esnatu nintzen. Oraindik istripuan korapilatuta. Amak, baretu guran, lasai egoteko agindu zidan. Halako istripu bat hamar milatik bati bakarrik gertatzen zaiola eta. Eta nik, estatistiken barruan hartu nuen arnasa”. Estatistikak […]

Read More… from Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute