Jexuxmai Lopetegik eta Noizbehinka bandak ‘Barrakoian 25 urte’ diskoa plazaratu dute

Orain arte kaleratutako zazpi diskoetatik hamalau kantu bildu ditu musikari zarauztarrak disko berrian. “Kantuen hautaketa ez da erraza izan, baina diskoan bilduta daudenak 25 urte baino gehiago daramatzan ibilbide eder honen ispilu ezin hobea dira”, adierazi du. Jexuxmai Lopetegik bere zortzigarren diskoa dakar eskuartean. Abeslari eta gitarrista zarauztarrak Barrakoian 25 urte jarri dio izena lan […]

Read More… from Jexuxmai Lopetegik eta Noizbehinka bandak ‘Barrakoian 25 urte’ diskoa plazaratu dute

Musikasteren 48. edizioa “euskal musika sorkuntzaren benetako erakusleihoa” izango da

Urriaren 16tik 24ra bitartean, musika garaikidea, ganberakoa, antzinakoa eta korala entzuteko aukera izango da Errenterian, haurrei zuzendutako jarduera didaktikoekin batera. Musikasteren 48. edizioa COVID-19aren pandemiak markatutako edizioa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Hitzordua maiatzetik urrira aldatu behar izateaz gain, programazioan ere aldaketak egin behar izan dituzte eta, errepertorio sinfoniko koralari eskainitako jardunaldia bertan behera utzi […]

Read More… from Musikasteren 48. edizioa “euskal musika sorkuntzaren benetako erakusleihoa” izango da

‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Elena Ciordia artistak egindako akuareletan erretratatutako emakumeez gain, erakusketa bisitatzen dutenei gonbidapena egingo zaie beste emakume ahaztezinen izenak emateko. Bilboko Euskal Museoak 30 emakume ahaztezin erakusketa paratu du 2021eko urtarrilaren 13ra arte. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan […]

Read More… from ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Denetara 84 lan eskainiko dituzte aurtengo edizioan. Covid-19ak eragindako eragozpenak alde batera utzita, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eutsi egin dio emakumeen eta gizonen arteko programazio eta zabalkunde orekatu bat eskaintzeko asmoari. Urriaren 15etik 22ra egingo da aurtengo jaialdia, Bilboko Alondegiko Golem aretoetan. Dena den, aldez aurreko emanaldiak eta emanaldi paraleloak ere egingo […]

Read More… from Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak. Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkongabe-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ez […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Lau kanporaketa jokatuko dira, Legution, Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. Arabako Bertsozale elkarteak ezagutzera eman duenez, 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren kanporaketetan 12 bertsolari sailkatuko dira, 2019ko txapelketako finalistak, berriz, zuzenean sailkatuta daude. 2019ko txapelketaren sailkapenaren arabera […]

Read More… from Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

“Hizkuntza osasuntsu batek bizitzako esparru guztietarako egokia izan behar du”. Ideia horretatik abiatuta, Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argitaratzeari ekin dio. Mintzalasai elkarteak, hizkera informala garatzeko euskarrien garapenean beste urrats bat eman du. Besta munduan euskararen erabilera garatzeko hiztegia eta Hiztegi Kokina-ren ondoren, orain, hitz larri, irain eta zirikaren bilketa bat proposatu […]

Read More… from ‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian

Erakusketa datorren urtarrilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Miren Asiainen (Iruñea, 1988) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urriak 14, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Asiainek Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, baina azken ikasturtea Buenos Airesen burutu eta ilustrazioaren munduan bere kabuz hasi zen lanean. Hala, bere […]

Read More… from Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian

Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik

Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du Ingeborg Bachmannen Aldibereko lana euskaratzeagatik, Aixa de la Cruzi gaztelerazko literaturako saria eman diote Cambiar de idea lanagatik eta Borja Barraguek gaztelerazko saiakerakoa eraman du, Larga vida social a la democracia saioagatik. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera […]

Read More… from Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik