‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia zabalik

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute. Uda honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat izango da Egin Leku! deialdia: musikari hasiberrientzako plaza irekia. Urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan beren musika jotzeko […]

Read More… from ‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia zabalik

Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

Poeta eta antzerkigile bilbotarrak Natura berriak obrarekin irabazi du lehiaketa. Jon Gerediagaren Natura Berriak lanak irabazi du Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia lehiaketa. Saria emateko ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin zuten atzo arratsaldean. Sarituak Jose Ramon Anda eskultorearen obra bat eta 12.000 euro jaso ditu. Alex Gurrutxaga idazleak Leteren poemak irakurrita eman zioten […]

Read More… from Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

[Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Huntza taldearen Lasai Lasai, Olatu bat eta Aldapan gora abestien bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren […]

Read More… from [Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio. Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Epaimahaiak kontakizunaren hari guztiak “bikain josteko abilezia” azpimarratu du, eta “hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra”. Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Lekeitioko idazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko […]

Read More… from Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

“Aiztondoko ondarea biltzeaz eta ikertzeaz gainera, egungo ahozko sormen eta komunikazio beharrak hezkuntzan lantzeko balioko du, proiektuak proposatzen duen aplikazio didaktikoaren bidez. Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa izeneko lanak lortu du Pello Mari Otaño beka. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak sinatu du proposamena; zehazki, Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana […]

Read More… from ‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

Xake produkzioak Tolosako Topic guneak eskaintzen duen sormen egonaldi batean parte hartzen ari da

Antzerki konpainia “Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlana prestatzen ari da. Itxialdiaren ostean Tolosako zentroan egin den aurreneko sormen egoitza izan da. Xake antzerki konpainiak amaiera eman dio Tolosako Topic zentroko sorkuntza-egoitzaren lehen faseari. Itxialdiaren ondoren txotxongiloaren nazioarteko zentroan egiten den mota honetako lehen egonaldia izan da. Oraingoan, konpainia Fadoak entzuten zuen gizon lana prestatzen ari […]

Read More… from Xake produkzioak Tolosako Topic guneak eskaintzen duen sormen egonaldi batean parte hartzen ari da

Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan

Sayoa Belarrak eta Xian Martinezek, gaur irekiko dituzte edizio honetako egoitzak, Pioneras proiektuarekin, Tafalla Kulturgunean. Dantza garaikideko bederatzi konpainia, lau egoitza, bederatzi erakustaldi, bost bitartekaritza-jarduketa eta beste jarduera osagarri batzuk dira hamar udalerritan egingo den Nafarroako Dantza Garaikidea programa osatzen dutenak. Ekimena Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatu dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, […]

Read More… from Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan