[BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik

“Zauri Bolodia performance-an esaten genuen antzerkia, edo sormena, edo artea, edo elkartasuna, masaje baten modukoa izan daitekeela mina dagoen lekuan. Masajea egiterakoan mina areagotu egiten da une batez, baina gerora betirako desagertzeko”. Duela urtebete, 2019ko apirilaren 5ean, hain zuzen ere, Metrokoadrokak antzokira egokitutako site specific bat egin zuen Zauri Bolodia performance izenburuarekin, Bilboko Dantzertiren enkarguz […]

Read More… from [BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik

Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen du #ARTdemia erakusketa birtualak

Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote, eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute. “Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea eragin du”, diote ARTgia gunekoek. Errealitate hori agerian geratu da Gasteizko aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: lehenengo deialdi birtual honetan, bost […]

Read More… from Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen du #ARTdemia erakusketa birtualak

[BIDEOA] Gaizka Aranguren: “Euskal Herriaren iraganaren mugarri adierazgarri batzuei buruz azalpen gehiago ematea da helburua”

(Elkarrizketa osatzeko errekurtso irudiak: www. eitb. eus  ataria) Gaizka Aranguren dugu gure gaurko Kontalariak ataleko protagonista. Kazetari eta historialari nafarra ETB1eko Itxi Liburuak saioko aurkezlea ere bada eta ostegunero Euskal Herriko historiaren pasarte interesgarriren bat kontatzen digu. Horretarako, Arangurenek Euskal Herriko aurpegi ezagun bat izaten du gonbidatu gisa astero; kultur, kirol eta telebista arlokoak, besteak […]

Read More… from [BIDEOA] Gaizka Aranguren: “Euskal Herriaren iraganaren mugarri adierazgarri batzuei buruz azalpen gehiago ematea da helburua”

Villabonako Habi taldeak ‘Hitzak’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Bideoklip berrirako Aitor Irulegi marrazkilariaren laguntza izan dute. Berak sortutako marrazkiekin animazioa sortu eta forma eman diote piezari. Yeray Gascon abeslari eta gitarra jotzaileak eta Jon Ander Artola bateria jotzaileak Habi taldea sortu zuten 2018an eta urtebetera Loratu izeneko diskoa plazaratu zuten. Zortzi kantuz osatutako lana izan zen Villabonako talde gaztearen aurrenekoa eta Badakit aukeratu […]

Read More… from Villabonako Habi taldeak ‘Hitzak’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga dira 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek  Jaioren Aitaren etxea eta Atxagaren Etxeak eta hilobiak lanen artean hautatu beharko dute sariduna. 2019. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak bigarren bozketa txanda amaitu berri du, martxoaren 6an martxan jarri eta hilaren azkenera arte zabalik eduki duena. Hala, bigarren botazio txandan Karmele Jaioren eleberria izan da boto gehien jaso dituena, […]

Read More… from Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga dira 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Euskara etxetik praktikatzeko Mintzanet egitasmoa martxan

Tresnaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, etxean egon behar dugu eta mintzalagun asko eta asko euskara praktikatzeko tarterik gabe geratu dira. Horren aurrean, Mintzanet egitasmoa aurkeztu du Maramara taldearen hizkuntza zerbitzuak. Bere esanetan, “tresna aproposena da euskara praktikatzeko […]

Read More… from Euskara etxetik praktikatzeko Mintzanet egitasmoa martxan

Augustin Zubikarai XX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Donostia Kulturak eduki digital berriak bultzatuko ditu ‘DKEtxean’ agendatik

Helburua hemengo sortzaileen aldeko apustuan sakontzea da, eta horrekin batera herritarrek kultur ekoizpen biziez gozatzen jarrai dezaten laguntzea. Lehendik iragarritako online zerbitzu eta edukiez gainera, Donostia Kulturak bere eduki digitalak sortuko ditu orain ikuskizunen, literaturaren eta ilustrazioaren arloan, eta klik batean eskainiko dizkie herritarrei berrogeialdiak iraun bitartean. Literatur eskaintza joan den astelehenean hasi zen, martxoaren […]

Read More… from Donostia Kulturak eduki digital berriak bultzatuko ditu ‘DKEtxean’ agendatik

Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ izeneko ikuskizuna sareetan estreinatuko dute ostiralean

Apirilaren 3an, arratsaldeko 15:00etan izango da estreinaldia Algaraz ikuskizunak izeneko Youtubeko kanalean. Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute eta Etxean, euren azken ikuskizuna, Youtubeko kanalean estreinatuko dute, ostiralean, arratsaldeko 15:00etan. “Badakigu egoera arraro samarra ari zaretela bizitzen. Geu ere berdintsu gaude Auskalomendin; etxean sartuta. Baina […]

Read More… from Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ izeneko ikuskizuna sareetan estreinatuko dute ostiralean