Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek

Bi erakundeek euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote. Honen aurrean, neurriak eskatu eta herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte. 2023an Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan euskarak izan duen presentzia neurtu du Zinemak Euskarazek: %2,48. “Paul Urkijoren Irati fantasiazko filma izan da 2023an zinema aretoetan euskaraz estreinatu den fikziozko film bakarra. 2023 osoan zehar ez da […]

Read More… from Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek

‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean

Bertan, hamabi taldek hartuko dute parte, guztiak Durangoko Azokan izandakoak. Agertokiak ondorengoak izango dira: Amorebieta IV pilotalekua, Zelaietako kontzertu gela eta herriko tabernak. Zornotzako Udalak Zornotza Musikagaz Fest! 2024 jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du prentsaurrekoan. Ekitaldian izan dira Ainhoa Salterain alkatea, Gerediaga Elkarteko Beñat Gaztelurrutia eta Musika Bulegoko Jon Bagües. Bi ordezkariak jaialdiaren bi erakunde […]

Read More… from ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean

Libe musikariak ‘azal ezten’ diskoa kaleratu du

Esnatze berri bat haragitzen duten zortzi kantu biltzen ditu bertan, argi-ilunez, giro landuez, eta doinu ederrez josiak. Zalantza kantuarekin ireki du Libe musikari gasteiztarrak Azal ezten disko berria eta gainontzeko abestietan nahasian agertuko zaizkigun hainbat hitz eta kontzeptu agertuko zaizkigu pieza honetan. Musikari dagokionez ere pistak ematen ditu, kantu honetan entzun daitezkeen efektuzko ahotsak, sintetizadoreak eta teklatu […]

Read More… from Libe musikariak ‘azal ezten’ diskoa kaleratu du

Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

“Tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan”, adierazi dute arduradunek. Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator. Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez, arduradunek ia hamarkada bat irekita egon den aretoa ixteko asmoa azaldu dute. “Esker […]

Read More… from Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

‘Berba dariola’ izenburupean dator otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo den Bilboko Gutun Zuria jaialdia

Letren Nazioarteko Jaialdi hau urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemarekin duen harremanaz jarduteko. Urtero bezala, aurten ere Bilboko Alondegian izango da jaialdia. Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdiaren aurtengo edizioan mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen dute antolatzaileek, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta. Aurreratu dutenez, “berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek hartuko dute parte, […]

Read More… from ‘Berba dariola’ izenburupean dator otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo den Bilboko Gutun Zuria jaialdia

Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Astran izango diren bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke oraindik. Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina ariko da arratsaldeko 17:30ean abiatuko den saioan. Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira emanaldian parte hartuko duten gainerako bertsolariak. Azken ukituak baino ez dira falta larunbatean Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna prest egoteko, horretarako […]

Read More… from Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 16. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komikia osatu […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 16. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako literatura ekintzak antolatu dituzte Errenteriako Lekuona Fabrikan

Ahozkotasuna, irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzea dute helburu antolatu dituzten ekimenek. Oreretako txikientzat ere bertako Lekuona Fabrika espazio seguru eta erreferentziala izan dadin, eskaintza literario erakargarriarekin hasiko da urtea. Besteak beste, ahozkotasuna, irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzen, kalitatezko denbora partekatzea ahalbidetuko duten bi ekintza jarriko dituzte martxan. Liburu Baby Kluba izango da horietako lehena, 0 […]

Read More… from 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako literatura ekintzak antolatu dituzte Errenteriako Lekuona Fabrikan

Eskultura ardatz Tabakalerako aurtengo erakusketetan

Erakusketa-areto nagusiak hiru mostra paratuko ditu urtean zehar, eta zehaztu dutenez, “gaur egungo arte eskultorikoaren alderdi paregabeak aztertuko dituzte”. 2024ko Tabakalerako erakusketa-programak eskulturari erreparatuko dio, hainbat korronte eta joera arakatuz, bai euskal testuinguruan, bai nazioartean. Ikuspegi hori bat etorriko da Eduardo Txillida eta Nestor Basterretxea eskultoreen mendeurrenekin. “Programazio zabal baten bidez, Tabakalerak arte eskultoriko garaikidearen […]

Read More… from Eskultura ardatz Tabakalerako aurtengo erakusketetan

Ikastetxeetako 23. Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu dituzte

Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. AEK/Korrikako eta Ikastolen Elkarteko arduradunek Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute. Ikasmaterialak adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Hainbat berrikuntza dakartzate, baina betiko helburuekin: “euskararen aldeko jarrera zabaldu, euskararen aldeko kontzientzia suspertu, eta erabileran eragitea; eta, nola ez, […]

Read More… from Ikastetxeetako 23. Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu dituzte