Egilea: admin
- Website
- https://dev6.kultursharea.eus
Posts by admin
[BIDEOA] Ramon Saizarbitoria neska gazte baten azalean jarri da ‘Miren eta erromantizismoa’ eleberrian
Ezohiko aurkezpena egin du Ramon Saizarbitoriak Miren eta erromantizismoa (Erein) nobela berria aurkezteko; gaztez inguratuta azaldu ditu liburuaren nondik norakoak, Donostiako Usandizaga institutuan. Aurten, 40 urte bete dira idazleak aurreneko eleberria idatzi zuenetik, “24 urterekin zahar baten ahotik zerbait kontatzea otu zitzaidan”, duela bi urte, 73 urterekin, berriz, neskato baten ikuspegitik gauzak kontatzeko nahia eta […]
Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera
Azaroaren 23tik 30era bitartean, hainbat film eta ekimen berezi izango dira, hiru atal nagusitan banatuta: Branka, Ganbara eta Zerumuga. Euskal Zine Bilera hasteko bi egun baino ez dira falta eta dena prest dago jada, edizio berri honetan jaialdiak aurrerapauso handi bat eman dezan. Iazko eboluzioaren ondoren, aurten proiektuaren zutabeak indartzeko lanak egingo dira euskaraz egiten […]
Read More… from Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera
“Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” lelopean aurkeztu dute Euskaraldiaren 2. edizioa
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta ahobizi eta belarriprest herritarren ariketaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute era guztietako entitateetako kideek. Donostiako San Telmo museoan aurkeztu da urtebete barru, 2020ko azaroaren 20an, hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioa. Bertan, hurrengo Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaile eta sustatzaileek. Hala, bigarren […]
Andoni Egañak 1999ko abenduan Hernanin, egin zuen bertso saio oso bat argitaratu dute
Jasota Bezala bildumaren baitan argitaratu du Lankuk Houston, arazotxo bat daukagu izeneko “harribitxia”. Bildumaren laugarren argitalpen honek bertso saio oso bat jasotzen du. Aurreko hirurak berriz bertsolarien antologiak izan ziren. Hogei urte joan dira 1999ko abenduaren 28an Hernanin Joxerra Garziak Andoni Egaña bertsotan jarri zuela. Aurretik baina, gai jartzaileak enkargu berezi bat jaso zuen Hernaniko […]
Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak
264 erakusmahai egongo dira Landakon, 405 nobedaderekin: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari… Lehenengo aldiz 30 urtez, erakusmahaiak berriztuko dira, eta, ondorioz, Landakoko irudia aldatuko da. Durangoko Azokak aurtengo edizioaren nobedade eta datu orokorrak aurkeztu ditu gaur, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan egindako prentsaurrekoan. Landako Gunearen atzekaldean dago Musika Eskola eta espazio hori izango da, hain […]
Read More… from Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak
[BIDEOA] Bihar abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen
Super 8 eta soinu grabaketa tailerrak izango dira aurtengo nobedadeak. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren 8. edizioa hilaren 21etik 24ra egingo dute aurten. Josu Martinezek zuzendutako Anti filmak emango dio hasiera egitarauari bihar, hilak 21. 1921eko neguan kokatuta, Fratziaren […]
Read More… from [BIDEOA] Bihar abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen
Piko Zulueta argazkilariak ‘Basoratu’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia aretoan
20 argazkik eta mosaiko erraldoi batek osatzen dute abenduaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketa. Gaur arratsaldean bisita gidatu bat egingo dute. Piko Zulueta (Gasteiz, 1979) argazkilari arabarrak Basoratu izeneko erakusketa aurkeztu du gaur Gasteizko ARTgia aretoan. Proiektu honek argazkigintza sorkuntza garaikidea Shinrin Yokua-rekin (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra) uztartzen ditu. […]
[BIDEOA] Gaizkiari buruz hausnarketa bat egin du Karlos Linazasorok bere azken ipuin bilduman
Idazleak hamazortzi narrazio laburrez osatu du Hik ez dakik zer den beldurra izeneko liburua. “Gidoi modukoak dira ipuinak, labur-laburrak, biluziak, apaingarririk gabeak…”. Izenburuak adierazten duen bezala, beldurraren inguruko liburua ondu du Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962) idazleak. Gaizkiari buruz hausnarketa bat egitea izan da bere asmoa lan berri honekin, izan ere, handia da liburuak biltzen dituen […]
Santi Brouarden bizitza eta heriotza nobela grafiko baten bidez
Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilariak eta Harkaitz Cano (Donostia, 1975) idazleak Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak fikzioaren bidez bildu dituzte, Antzara Eguna izeneko komikian. “Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Santi Brouardek”, azaldu dute. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu Antzara Eguna […]
Read More… from Santi Brouarden bizitza eta heriotza nobela grafiko baten bidez
