Nafarroako III. Argitalpen Azoka asteazkenean abiatuko da, Iruñean

Denetara Nafarroako 21 argitaletxek, diskoetxek eta erakundek beren ekoizpena erakutsiko dute, eta liburu, disko eta bestelako euskarriak salgai jarriko dituzte azoka honetan, Iruñean, azaroaren 20tik 24ra bitartean. Duela bi urte egin zuten aurreneko edizioa, Geltokin, Nafarroako Arteen 948 Merkatuarekin bat eginez. Iaz, Sarasate Pasealekura aldatu zen azoka, eta aurten ere leku berean egingo dela iragarri […]

Read More… from Nafarroako III. Argitalpen Azoka asteazkenean abiatuko da, Iruñean

‘Denon artean euskara eraikitzen’ lelopean dator aurtengo Bilboko Berbagunea

Berbagunearen VIII. edizioa azaroaren 21ean, osteguna, egingo da Bilboko Alondegian, hiritarren eguneroko bizimoduan euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko asmoz. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartzen ditu ekimen honek. Hala, ekimenak aukera ematen die euren euskara maila aberasteko, hitz egiteko moduak partekatuz era guztietako pertsonekin, inor baztertu gabe. Euskaraz mintzatzea da asmoa eta, horregatik, euskaldunberriek […]

Read More… from ‘Denon artean euskara eraikitzen’ lelopean dator aurtengo Bilboko Berbagunea

Aurtengo nobedadeen musika zerrenda kaleratu du Durangoko Azokak

Spotify zerrenda publiko bat osatu du Durangoko Azokak, abenduaren 5etik 8ra arte eskuratu ahal izango diren musika-nobedadeekin. 49 abestik osatzen dute, eta astero kanta berriak gehituko zaizkiola iragarri dute. Bi aste falta dira Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko, eta sortzaileak buru-belarri ari dira euren nobedadeak kulturaren plazarako aurkezten. Musikarien kasuan ere, oparoa izango da Azoka: […]

Read More… from Aurtengo nobedadeen musika zerrenda kaleratu du Durangoko Azokak

‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Artelana Jose Luis Zumetaren txori eskultorikoen ondoan kokatu dute. Horregatik, Lekuek Zumetaren kolore eta formak hartu ditu oinarri gisa. Artea han eta hemen dago Usurbilen. Euskal Herritarrek historian zehar bizitakoa azaltzen duten eskultura eta muralez gainezka daude kaleak. Ibilbide oparoa duten euskal artisten erakustoki irekia da Gipuzkoako herria. Besteak beste, Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala […]

Read More… from ‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Musika Gida Morea aurkeztu dute asteburu honetan Gernikan

More Fest jaialdiaren baitan, Musika Gida Morea ekimena eta webgunearen aurkezpena egin dute asteburu honetan Gernikako Iparragirre elkartean. Bi urte dira emakume musikarien inguruan ardazten den More Fest jaialdia sortu zenetik, hasiera batean kontzertuak soilik eskaintzen zituzten, pasa dan urtean baina, antolatzaileek Musika Gida Morearen proiektua martxan jartzea erabaki zuten eta asteburu honetan ekimena bera […]

Read More… from Musika Gida Morea aurkeztu dute asteburu honetan Gernikan

[BIDEOA] ‘Txipiroiak bere beltzean’ ipuin bilduma ondu du Rafa Egiguren idazleak

Askotarikoak dira Rafa Egigirenek (Hernani, 1948) idatzitako Txipiroiak bere beltzean liburuko (Susa) protagonistak eta gaiak: Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Txipiroiak bere beltzean’ ipuin bilduma ondu du Rafa Egiguren idazleak

[BIDEOA] ‘Kafe Antzokian’ disko berria aurkeztu du Ruper Ordorikak

Kate Antzokian (Elkar) izenpean jaio da Ruper Ordorikaren (Oñati, 1956) disko berria, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako diskoen esperientzia aberastera dator. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Kafe Antzokian’ disko berria aurkeztu du Ruper Ordorikak

‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]

Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

[BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak

Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak, parte hartu dute. Dimegaz Kultur Elkarteak Harria Herria, bere lehenengo proiektua, Bilboko Mendi Film Festibalean estreinatuko du abenduaren 7an arratsaldeko 19:30ean. Xabier Sukiaren letran oinarrituta, Harria Herria lanak dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna erakusten du, gizakiak […]

Read More… from [BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak