Jose Luis Zumeta margolariaren pieza txiki eta ertainak Donostiako Ekain galerian ikusgai
Azkeneko urtean Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939) margotutako 23 olio, tenpera eta akuarela ikusgai daude Donostiako Parte Zaharreko Ekain arte galerian. Tamaina handian lan egitea gustuko duen arren, Donostiako aretoan dagoen espaziora egokitu eta pieza txiki eta ertainak jarri ditu ikusgai. Piezetako batzuk berri-berriak dira. Iaztik hona 50 artelan baino gehiago egin ditu Zumetak bere […]
