Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Argazkia: Erran.eus Sara, Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Bera eta Ainhoako herrien arteko harremanak bermatu eta euskara sustatzeko asmoz, sortu zen iaz Herri Haitada Saran, Izarrak errugbi taldearen eskutik. Aurten Ainhoan egingo da ekimena, maiatzaren 18an eta sei herrietako parte hartzaileak hamabi proba desberdinetan lehiatu beharko dira: oinezko lasterketa, mendi bizikleta, pilota, sukaldaritza, dantzak, bertsuak, euskal jokoak, […]

Read More… from Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Liberoamerika argitaletxea, euskal idazle gazteen bila

Liberoamérica Iberoamerika osoan diharduen proiektu bat da, idazle gazteentzako topagune eta aukera izan nahi du argitaletxe modura. Besteak beste, hainbat herrialdetako emakumezko idazle gazteen lanak, zein bere hizkuntzatan, bildu dituen antologiaren bi edizio argitaratu ditu eta baita idazle gazte batzuen bakarkako lanak ere. Euskal Herrian Liberoamerika izenez ari dira lanean, eta proiektuaren barruan euskarazko literatura kaleratzen hasi nahi dutela iragarri dute. […]

Read More… from Liberoamerika argitaletxea, euskal idazle gazteen bila

‘Kazetaritza’ eta ‘Komunikazioa’ modalitateak izango ditu aurtengo Rikardo Arregi Sariak

Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urtero moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu ditu Donostian emandako prentsaurrekoan. XXXI. edizioa da aurtengoa, eta berrikuntzaz beteta dator, bai edukiari dagokionez, eta baita formari dagokionez ere. Horrela, bada, bi sari izango dira: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Gainera, aurten lehen aldiz, finalistak ere izendatuko dira, […]

Read More… from ‘Kazetaritza’ eta ‘Komunikazioa’ modalitateak izango ditu aurtengo Rikardo Arregi Sariak

Mintza Eguna Lapuebla de Labarcan izango da ekainaren 1ean

Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da ekainaren 1ean, Lapuebla de Labarcan. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta euskaltzale guztiei luzatu nahi izan die gonbita, euskararen inguruan, jaiaz gozatzera etorri daitezen: “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura!” Izan ere, urtean zehar herri eta auzoetako Mintza taldeetan aritzen dira hainbat euskaltzale euskara praktikatzen, baina, antolatzaileen arabera, […]

Read More… from Mintza Eguna Lapuebla de Labarcan izango da ekainaren 1ean

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Informazioa: Zinea.eus atariaren bidez Beste urte batez, zinemari buruz euskaraz aritzen den webguneak V. Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Arduradunek diotenez, aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, “zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema areto komertzialetan. Elbira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzeko asmoz, sortu zuen filma Maider Oleaga zinemagileak. Kultur Shareak lan horri buruzko audio elkarrizketa egin zion Oleagari:   Muga deitzen da pausoa beraz, Bilboko Multicines eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan ikusi ahal […]

Read More… from ‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako eskolartekoa

Informazioa: Arabako Bertsozale Elkartea Legution izan da asteburu honetan Arabako Eskolarteko bertsolari txapelketako finala Bertsoa Bizi Gazte Egunaren baitan. Ikastolen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duten ekimenak 14 urtetik 18 urtera bitarteko Arabar bertsozaleak batu nahi izan ditu hirugarren urtez. Antolatzaileen arabera, lehiaketara aurkeztutako zazpi bideoklipak proiektatu eta ikusleek txalo zaparrada eta giro […]

Read More… from Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako eskolartekoa

Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Argazkia: Seaska Hiru egun baino ez dira falta Senpereko aintziraren inguruak Herri Urrats festa hartzeko. 36. edizioa izango da aurtengoa eta antolatzaileek iragarri dutenez, Erdozainzi Etxart Kolegioa eta Lizeoa handitzeko dirua bilduko da. Egitarauari erreparatuta, goizean goizetik hasita arratsaldera arte, haur, gazte, heldu… adin guztientzako ekitaldiak izango dira Herri Urrats festan, zazpi gunetan banatuta, herrialde […]

Read More… from Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

‘Harrera’ abesti solidarioa aurkeztu du Patxuko Nicek

Patxuko Nice taldeak Harrera abesti solidarioa aurkeztu du gaur Irungo Lakaxita gaztetxean, iazko uztailean Irungo Harrera Sarea sortu zen lekuan. Musika, antzerkia, zinema eta elkartasuna arloetan lan egiten duten pertsonek abiatutako proiektuaren barruan kokatzen da abestia. Aurkezpenean proiektuaren sortzaile Sergio Patxuko eta Irungo Harrera Sareko kide Malen Garmendia izan dira eta azaldu dutenez, Harrera abestia […]

Read More… from ‘Harrera’ abesti solidarioa aurkeztu du Patxuko Nicek

‘Nik sinesten dizut’ liburua aurkeztu du Samara Veltek

Iruñean aurkeztu du Samara Velte kazetariak Nik sinesten dizut lana, Aleka bildumaren zortzigarrena. 2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen sanferminetan jazo zen gertakizun lazgarri haren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizazio handienetako batzuk eragiteraino. Nik […]

Read More… from ‘Nik sinesten dizut’ liburua aurkeztu du Samara Veltek