Ikusi Arte Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak agur esan digu sare sozialen bidez. Hona hemen Gorka Urbizu abeslariak zabaldutako komunikatua: Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora […]

Read More… from Ikusi Arte Berri Txarrak

Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean. Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”: Aitor Bizkarra Ruiz […]

Read More… from Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa […]

Read More… from Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Feministaldia izango da Donostiako Tabakaleran gaurtik hilaren 15era, Plazandreok plataformaren ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten okerrak lelopean egingo da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaileek, ekintzaileek… sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, […]

Read More… from Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Hilabete luzez euskal kultur unibertsoaren izen handiak izango dira protagonistak beste behin ere martxoa eta apirila bitartean Bilbon. Ia 30 ekintzez osatutako programa Bilboko hamabi gunetan garatuko da. Loraldia Kultur Elkarteko kideek diotenez, jaialdia sendotuta dago lau edizioen ondoren eta “5. edizio hau zenbaki borobila da, finkatzea lortu duenaren adierazgarri”. Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu […]

Read More… from Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko

Landako guneko argiak amatatu eta ateak itxi zituzten bart. Etxera bueltatzeko unea helduta, datorren urtera arte euskal kulturaren plazak agur esan zigun atzo. Bost egun arrakastatsu hauek sikiera urtean zehar kulturari kasu gehiago egiteko balioko balukete, tira, pozik egoteko motiboa izango litzateke. Baina, agur eta datorren urtera arte diogu, askok eta askok urtean bost egunez […]

Read More… from Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko

Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira gaur ere

Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira hirugarren egunean, antolatzaileen arabera: Wikipedia Eguna, Oreina filmean oinarritutako hiru film labur, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi… Durangoko Azokako 53. edizioa hirugarren egunera heldu da gaur. Atzo, Landako Gunea leporaino egon zela, diote arduradunek, “Azokako zazpi guneetan etengabea izan zen bisitarien joan-etorria. Gainera, eguraldia […]

Read More… from Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira gaur ere

Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Berehala hasiko da Durangoko Azokako 53. edizioa! Euskal Herriko milaka ikaslek parte hartuko dute Azokak antolatu dituen tailerretan. Ate-irekiera 10:30ean izango da Landako gunearen sarrera nagusian, eta inaugurazio ekitaldi ofiziala, 19:00etan, Areto Nagusian. Ikasle Eguna izateaz gain, bisitariek ere hainbat ekitaldi izango dituzte Azokako gune ezberdinetan: kontzertuak (Madeleine, Huntza, Josu Bergara, Mikel Uraken…) solasaldiak (Jasone […]

Read More… from Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez sortu dute 20 minutuko dokumentala, nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburuarekin. Bertsolaritza praktika unibertsala eta bakarra da. Unibertsala dela diogu, kantu inprobisatua kultura askotan gertatzen den fenomenoa delako. Baina, aldi berean, bakarra da, beste hainbat faktoreren artean, euskaraz egiten delako. Ideia horrekin, ekin zioten iaz, Etxepare Euskal Institutua eta […]

Read More… from Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak

  Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. Bertako kantuetan transexualitatea eta bullyng-a bezalako gai sozialak jorratu dituzte, batez ere soinu elektronikoez lagunduta. Lana Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin sortu dute eta Olatz Salvador abeslariak, RIP-eko Txerra Bolinagak, Tremenda Jauriak eta Urugaiko 4 pesos taldeak hainbat kantutan parte hartu dute. Ni disko berriaren […]

Read More… from Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak