Torontoko zinemaldian estreinatuko da gaur Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’ filma.

Manex da Black is Beltza animazio filmaren protagonista, beraren bidez 1965eko urrira egingo dugu jauzia. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazaren bereizkeriagatik, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. […]

Read More… from Torontoko zinemaldian estreinatuko da gaur Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’ filma.

Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatuko da ‘Margolaria’

Munduko edozein musikari izan zitekeen, baina Oier Aranzabal zinemagileak Mikel Urdangarin aukeratu du bere lehen film luzean protagonista izateko. Orain dela bi urte hasi zen Aranzabal Donostiako Zinemaldian estreinatuko duen Margolaria dokumentala sortzen eta bertan Zornotzakoaren bizitza kontatzen du, baina, batez ere musikari baten bizitza. […]

Read More… from Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatuko da ‘Margolaria’

Lutxo Egia: “Sarriren unibertso aberatsa transmititu nahi dugu fikzioaren bidez”

Egilea: Ainhoa Lores Aranda (Ortzadar) Joseba Sarrionandiaren lanetan oinarritutako lehen film luzea dugu Gure oroitzapenak, datorren udazkenean estreinatuko dute, baina trailerra aurkeztu dute jada Adabaki Ekoizpenak etxeko kideek. […]

Read More… from Lutxo Egia: “Sarriren unibertso aberatsa transmititu nahi dugu fikzioaren bidez”

Kepa Errasti: “Euskal Herrian kuadrillek duten garrantzia erakutsi nahi nuen”

Egilea: Ainhoa Lores Aranda Txikitako sei lagun nekazal etxe batean, parrandan. Alkohola eta drogen artean trapu zaharrak azaleratzen hasiko dira Erlauntza antzezlanaren protagonistak. Kepa Errasti gidoilariak obrari buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu. […]

Read More… from Kepa Errasti: “Euskal Herrian kuadrillek duten garrantzia erakutsi nahi nuen”

Asel Luzarraga: “Ezer ez dago kasualitatez jarrita, eta askotan ez da politikoki oso egokia”

Egilea: Ainhoa Lores Etorkizuneko gizartera begira jarri da Asel Luzarraga bere azken liburua idazteko. Zientzia fikzioko eleberria de Bioklik, Bilboko idazlearen bigarrena da genero honetan, aurretik,  Karonte ondu zuen. Euskal Herrian ez ohikoak dira mota honetako nobelak. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezer ez dago kasualitatez jarrita, eta askotan ez da politikoki oso egokia”