Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Alaitz eta Maider, Aire Ahizpak, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Xutik, Eñaut Elorrieta, Estitxu Pinatxo, Rafa Rueda edota Korrontzi eta Leturia izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk. Urmuga egitasmoaren laugarren edizioa martxan da. Mendi ibilaldi musikatu hau gaur hasi eta uztailaren 30era arte luzatuko da Euskal Herrian zehar, 19 etapetan banatuta. […]

Read More… from Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Album ilustratuak sortzeko Etxepare saria eman gabe uztea erabaki dute

Epaimahaikideek adierazi dutenez, aurtengo edizioan ez da gauzatu aurreko edizioetan nabarmendutako bikaintasuna, “horixe baita album baten espiritua, eta esentzia eta finezia: ilustrazioaren eta hitzaren arteko oreka eta dotorezia. Eta hain zuzen ere Etxepare sariaren espiritua bikaintasunaren bilaketan datza, betiere sortzaileen eta irakurleen alde”. Hausnarketa, solasaldi eta eztabaida luzeen ondoren, Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak […]

Read More… from Album ilustratuak sortzeko Etxepare saria eman gabe uztea erabaki dute

‘Mikromatxismo’, ‘pupa’ eta ‘nabarrismo’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Azken sei hilabeteotan 646 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian eta beste 1.130 moldatu dira. Azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 646 forma berri jaso ditu bere hiztegian. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta, jakina denez, urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik egiten du horrela, eta 2023ko lehen urte-erdian […]

Read More… from ‘Mikromatxismo’, ‘pupa’ eta ‘nabarrismo’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bereziki beroa izan den urte baten ondorioa da abuztuaren 25era arte bisitatu ahal izango den erakusketa. Okendo Kultur Etxeko eraikin historikoko erakusketa aretoak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitzari ateak ireki dizkio abuztuaren 25era arte. Hala, erakusketa honek aukera ematen du, alde batetik, errealitate birtualean bizia […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan

Udalekuak bihar, asteazkena, amaituko dira. Bertan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izan dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Gasteizko Hell Dorado aretoarekin […]

Read More… from 58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan

Igela argitaletxearen itxieraren harira Ereinek bere harridura azaldu du ohar baten bidez

Erein argitaletxeak ez du erabaki Igela argitaletxea gelditzea. Ereinek hitzartuta dauden liburu horiek argitaratzeko asmoa du, eta aurrerantzean erabakiko du zein modutara jarraituko duen Igelak. Ereinek aurreratu dutenez, Igelaren katalogoa eskuragarri egongo da eta nabarmendu du ahal duen guztia egingo duela proiektu editoriala aurrera ateratzeko orain arte egin duen bezala. Erein argitaletxeak “harridura osoz” jaso […]

Read More… from Igela argitaletxearen itxieraren harira Ereinek bere harridura azaldu du ohar baten bidez

34 urteren ostean, Igela argitaletxeak ateak itxiko ditu

Abendura bitartean bidean ziren bost liburuak argitaratzeko konpromisoa onartu du argitaletxeak, itzultzaileek hala nahi izanez gero. Joyce Carol Oates, Fiodor Dostoieyski, Adania Shibli, Zadie Smith eta Annie Emauxen liburuak dira. Igela argitaletxeak sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean jakitera eman duenez, ateak itxiko ditu. “Lagunok, bukatu da. Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea […]

Read More… from 34 urteren ostean, Igela argitaletxeak ateak itxiko ditu

Gaur abiatuko da Hondarribian Jazz jaialdia

Jaialdiaren helburua Hondarribia udako jazz zirkuituan sartzea da. Horretarako, antolatzaileeek “apustu serioa” egin dute goi mailako musikarien alde, hala nola Judith Hill, ksenia Parkhatskaya, Caco Senante, Takiya Kuroda edo Carmen Souza. Hondarribian Jazz Nazioarteko Jaialdiak bigarren edizioa izango du gaurtik hilaren 16ra bitartean herriko hainbat tokitan, batez ere herrigune historikoko plazetan. Antolatzaileen esanetan, “kalitateagatik eta […]

Read More… from Gaur abiatuko da Hondarribian Jazz jaialdia

Usopop Elkarteak eta Plekak ‘Furfurietan’ izeneko kontzertu zikloa antolatu dute uztailaren 13an eta abuztuaren 6an eta 13an, Saran

Ostegun honetan abiatuko da kontzertu zikloa Amorante eta Rukula bakarlari eta taldearekin. Abuztuaren 6an, berriz, Haira eta Bretainiako La Houle taldeen txanda izango da eta, amaitzeko, abuztuaren 13an Dame Area eta Nakar taldeak igoko dira Plekako baratzeko oholtzara. 2023 udan, Sarako Usopop elkarteak, Plekarekin elkarlanean, Furfurietan izeneko kontzertu zikloa antolatu du Plekako baratzean bertan. Adierazi […]

Read More… from Usopop Elkarteak eta Plekak ‘Furfurietan’ izeneko kontzertu zikloa antolatu dute uztailaren 13an eta abuztuaren 6an eta 13an, Saran

Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Uztailaren 13tik 16ra bitartean izango da. Festikale Landa Inguruneko Arteen Jaiak hamar urte beteko ditu 2023an, Teatro Panta Rhei Antzerki taldeak 35 urte beteko dituen urte berean, hain zuzen. Antzerki konpainiak azaldu duenez, “edizio honetan Txotxongiloaren arte unibertsalari, horren sortzaile […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin