Udal Legearen aurkako sententziak euskararen normalizazioaren aldeko kontsentsu zabala urratzen duela salatu du Kontseiluak

Euskal Autonomia Erkidegoan azken boladan euskararen normalizazio eta biziberritzea helburu duten neurrien kontrako epaiak bata bestearen atzetik heltzen ari direla dio Kontseiluak. Euskalgintzaren Kontseiluak kezka larriz hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko Udalen Legearen gainean emandako epaia, hain zuzen ere, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua ezeztatzen duena. Kezka hau ez dela berria […]

Read More… from Udal Legearen aurkako sententziak euskararen normalizazioaren aldeko kontsentsu zabala urratzen duela salatu du Kontseiluak

UEMAko udaletako 125 alkate eta hautetsik euskaraz lanean jarraituko dutela berretsi dute

Eraso hau ez dela ezerezetik sortu azpimarratu dute. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak gogora ekarri du ultraeskuina dagoela honen oinarrian: “VOX alderdiaren salaketa bat. Duela bi urte, VOXek EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo zuen, udalen hizkuntza-jarduna arautzeko 2019ko dekretuaren kontra. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utzi ondoren, UEMAko Araba, […]

Read More… from UEMAko udaletako 125 alkate eta hautetsik euskaraz lanean jarraituko dutela berretsi dute

Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

Denetara hamalau ikuskizun biltzen ditu aurtengo egitarauak. Plaza eta Lariz jauregia izango dira jaialdiko bi agertokiak​ hilaren 29ra arte. Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora bihartik hilaren 29ra bitartean. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken […]

Read More… from Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

Uztailaren 8an hasiko dira 2023ko Bertso Udalekuak Amaiurren. Ondoren, uztaila bukaerara arte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen. Guztira 194 partehartzaile izango dira aurtengo edizioan. Bertsozaleak diren gazteenen ezinbesteko hitzordua dira Bertso Udalekuak, horregatik, Bertsozale Elkarteak aurtengoan ere adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “izen-ematea zabalduta egun gutxitan […]

Read More… from Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea. Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak ikuskizunarekin aurrera egitea erabaki du, eta emanaldi gehiago iragarri ditu aurtengo uda eta udazkenerako. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola […]

Read More… from ‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Erakusketa irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da. La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Eluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: “laranja ez da urdina, ala bai?”. Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto berrian kokatua, Elena […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

Irabazle bakoitzak 20.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da Donostiako San Telmo Museoam. Susana Talayero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nadia Barkate (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Anti liburu denda (Arte Plastikoen eta ikusmen-arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen […]

Read More… from Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an. Bartzelonako D’A Film Festival zein L ’Alternativa, Tarragonako REC,  Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko da Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea. Negu hurbilak jarri diote izena filmari […]

Read More… from ‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian

Larunbatera arte luzatuko den festibal honetan blues, folk eta musika klasikoa entzuteko aukera egongo da. Talde eta bakarlarien artean Maite Larburu, Robben Ford, Thomas Fersen, Pablo Garayoa, Diane Tell edota Jade Duo, besteak beste, izango dira taula gainean. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamabigarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta […]

Read More… from Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian