Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra

Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia. Kaldearte jaialdia ekainaren 8an itzuliko da Arabako hiriburura eta hil horren 11ra arte arte luzatuko. 35 konpainiak hartuko dute parte hamazazpigarren edizio honetan, horietatik sei arabarrak izango dira, hamar Euskal Herrikoak eta hemeretzi nazioartekoak. Orotara 71 ikuskizun eskainiko dituzte […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra

Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Irailean inauguratuko da Hemen herensugeak daude izeneko erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu ondoren. 2023ko irailean, artista donostiarrak Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko laborategian. Donostiako museoko ordezkariek zehaztu dutenez, […]

Read More… from Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea

Euskaldunok etorkizunik ote dugun hausnartzeko sortu den egitasmoa da, horretarako hainbat diziplinatako ordezkarik hartuko dute parte. Javi Rivero sukaladariak, esaterako, argazki berezi batekin irudikatu nahi izan du bere Euskozenoa, Euskal Herriko aniztasuna islatzen duen mahainguru bat. Euskozeno plataforma aurkeztu dute gaur Errenteriako Badalaben. El Chivo Peludo artista bisuala, Javi Rivero sukaldaria, SOS Arrazakeria eta Dejabu […]

Read More… from Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea

Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute

Jolas berria euskara hutsean garatu nahi izan dute, euskal-komunitateari egunero euskaraz aritzeko tresna berri bat eskaintzeko asmoz. Gainera, gizarte bezala, emakume erreferenteen ezagutza zabalduz, berdintasunerako urratsak emango ditugula adierazi dute aplikazio honen sortzaileek.  EmariAPP sakelarako jolas-aplikazio berria aurkeztu dute Kalaka komunikazioko kideek. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, “aplikazio honen helburu nagusia, gizartean emakumeei dagokien aitortza egitea da. Horrela, euren […]

Read More… from Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute

Maiatzaren 26an eta ekainaren 2an izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Lehen saioa Laurranen izango da eta Etxaurin bigarrena. Denetara hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, zazpi sailkatuko dira urriaren 7an abiatuko den txapelketarako.  2023ko Nafarroako bertsolari Txapelketa urriaren 7tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko da aurten, aurretik, baina, bi aurrekanporaketa saio izango direla iragarri du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, txapelketan parte hartuko […]

Read More… from Maiatzaren 26an eta ekainaren 2an izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Epaimahaikideek idatzien heldutasuna eta kontakizunen bizitasuna nabarmendu dute 2022ko R. M. Azkue Literatura sarietan

Orotara 463 lan aurkeztu dira azken edizioan. A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Noa Martinez narrazioan eta Leire Garcia de Vicuña poesian gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Nahia Iturbe izan da irabazlea narrazioan eta Iraide Mitxelena poesian. 2022ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu dituzte Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. […]

Read More… from Epaimahaikideek idatzien heldutasuna eta kontakizunen bizitasuna nabarmendu dute 2022ko R. M. Azkue Literatura sarietan

Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen topagune izan da Bera asteburu honetan

15 egitasmo ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek, “inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri”. Urteko Batzar Nagusia ere egin du Euskaltzaleen Topaguneak, euskara elkarteen mugimenduaren hirugarren Kongresuaren atarian. Euskararen erabilera eta transmisioaren sustapenean ari diren hainbat eragilek beraien egitasmoak aurkeztu dituzte Beran egin den Bidasoko Azokan. Euskaltzaleen Topaguneak adierazi duenez, “Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamabost proiektuk […]

Read More… from Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen topagune izan da Bera asteburu honetan

Kattin Madariaga, 2023ko Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Eki Mateorena geratatu da bigarren. Denera sei gazte lehiatu dira txapelketan. 37. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu da Iruñeko Laban asteburu honetan. Bertan, Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta iruindarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Garikoitz Agirre Soto zugarramurdiarra, Kattin Madariaga Apaolaza arantzarra, Loitzate Goñi Elortza beratarra eta Manex Leone Baraibar iruindarra bertsolariek hartu dute parte, Maialen […]

Read More… from Kattin Madariaga, 2023ko Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Euskarazko ‘streaming’ plataforma sendo baten beharra aldarrikatu dute Iruñean

Euskarazko streaming plataforma batek nolakoa izan beharko lukeen irudikatu dute ikus-entzunezko alorreko adituek, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean antolaturiko jardunaldian. Azkeneko urteetan, arras aldatu da ikus-entzunezkoen edukiak kontsumitzeko modua, eta streaming plataformak nagusi bihurtu dira kontsumoan zein ekoizpenean. Hizkuntza gutxituek leku gutxi dute eskaintza horretan, eta hari horri tiraka, eredu berrian euskararen egoera zirriborratu […]

Read More… from Euskarazko ‘streaming’ plataforma sendo baten beharra aldarrikatu dute Iruñean