Ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lana sarituko da Durangoko Azokaren 6. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute seigarren urtez Sormen Beka Da. Seigarren edizio honetan ume eta familiei zuzendutako edozein diziplinatako edo diziplinen arteko […]

Read More… from Ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lana sarituko da Durangoko Azokaren 6. Sormen Bekan

Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du

Liburu hau saiakera bital bat dela dio idazleak. Datuak daude, erreferentzia teorikoak, erreferentzia literario eta filosofikoak, baina batez ere naturaren eta kulturaren artean egindako bidaia pertsonalaren bizipenak ageri dira Igerabideren lan berrian. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino doan autobiografia sentimental bat ondu du Juan Kruz Igerabidek. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, […]

Read More… from Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du

Kirmen Uribek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

Eusko Ikaskuntzaren arabera, Ondarroako idazlea “euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da”. Kirmen uribek eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, baita Eusko […]

Read More… from Kirmen Uribek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

Lehen sektoreari buruzko gogoeta egiteko erakusketa zabalik Urdaibaiko Ekoetxean

Urdaibai: bizidunekin bizia partekatzen erakusketa irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Asmoa da nekazaritza-ekoizpenaren balioa berreskuratzea, landa-eremuari eta ekonomia zirkularraren balioa handitzea kontsumo-eredu eta ekoizpen jasangarriagoak ezarriz, eta, batez ere, kritikoak izatea eta Urdaibaiko ingurune naturala zaintzeko beharraz jabetzea. Urdaibaiko Ekoetxeko erakusketa aretoak (negutegia) Urdaibai: bizidunekin bizia partekatzen erakusketari ateak irekiko dizkio bihartik irailaren 3ra […]

Read More… from Lehen sektoreari buruzko gogoeta egiteko erakusketa zabalik Urdaibaiko Ekoetxean

Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo dute maiatzaren 27an, Donostian

Aurten bigarren urtez jarraian, mundu osoko kideekin hartu-emana izango da San Telmo museoako elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egin nahi izan diete antolatzaileek. Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da maiatzaren 27an, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian: Donostian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta adierazi duenez, […]

Read More… from Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo dute maiatzaren 27an, Donostian

Tabakalerak Immaterial topaketaren 3. edizioa hartuko du maiatzaren 13an

Topaketa Tabakalerako Patio aretoaren, Medialaben eta 2deoren artean izango da, eta proiekzioak, lantegiak, instalazio artistikoak, errealitate birtualeko espazioak eta hitzaldi-gune bat bilduko ditu. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren paradigma, hala nola, bideo-jokalariak, adin-tarte edo azpikultura jakin batzuekin. […]

Read More… from Tabakalerak Immaterial topaketaren 3. edizioa hartuko du maiatzaren 13an

‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

Egitasmoak garapenerako espazio berri bat eskaini nahi die edozein formatuko eta generoko serie bat sortzeko apustua egin duten talentu berriei zein ibilbide profesional luzea duten pertsonei, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. 2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak 2deo serieak 2023 deialdian hautatutako egileak eta lagunduko dituzten aholkulariak hartuko ditu gaurtik aurrera, aukeratutako proiektuak lantzen hasteko: […]

Read More… from ‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

‘Ogia eta zirkua, artea eta elikadura’ erakusketa paratu dute Iruñean uztailaren 2ra arte

Erakusketak kontzientzia sortu nahi du elikagaiak duen garrantziaz eta planeta honetan bizi garen izakiontzat eta planetarentzat berarentzat dituen ondorioez. Gaur zabaldu ditu ateak Ogia eta zirkua, artea eta elikadura izeneko erakusketak Iruñeko Ziudadelako Labean. Antolatzaileen esanetan, “elikadura da etorkizun jasangarriaren erronkarik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, elikagaiak lortzeko kezka izateaz gain, janaria aukeratu behar dugu; gaia […]

Read More… from ‘Ogia eta zirkua, artea eta elikadura’ erakusketa paratu dute Iruñean uztailaren 2ra arte

Eusko Ikaskuntzak maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa saritu du

Beñat Garaio Mendizabal 32 urteko gasteiztarrak ikerketa soziolinguistikoa egingo du, UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (2022-2032) hastapenean. Kia ora, takatāpui: māoriera etaeuskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen da Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023 irabazi duen proiektuaren izenburua. 2019az geroztik, bi erakundeek urtero banatzen dute 35 urtetik beherako gazteei Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan proposatutako […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzak maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa saritu du

Gasteizko Komedialdia bueltan da

Jaialdiak komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu. Gasteiz umorearen hiriburua bilakatuko da gaurtik 7ra bitartean. Komedialdiak hirugarren edizioa izango du aurten eta antzokiak, kaleak eta tokiko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren agertoki bihurtuko ditu sei egunetan zehar. Jaialdiak publiko zabalago batera hurbiltzea du helburu aurtengo edizioan. Horretarako, zuzeneko ikuskizunak, bakarrizketak, antzezlanak, kale […]

Read More… from Gasteizko Komedialdia bueltan da