Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian
Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da. Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa […]
