25 milioi testu-hitzez osatutako ‘Egungo Euskararen Hiztegia’ aurkeztu dute

Lana Ibon Sarasola, EHUko irakasle ohi, Euskaltzain emeritu eta hizkuntzalari eta filologoaren gidaritzapean egin da, eta berak gauzatu du lexikografia lanaren parterik handiena. Egungo Euskararen Hiztegia’(EEH) proiektu erraldoia amaitu berri du Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak. Lana 2008. urtean abiatu zen, eta 15 urte behar izan dira bukatzeko. Tamaina aldetik aparta dela diote EHUko ordezlariek, […]

Read More… from 25 milioi testu-hitzez osatutako ‘Egungo Euskararen Hiztegia’ aurkeztu dute

Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen obra da. Loraldiak martxoaren 21a aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa izango da Elurzuriren hiru heriotzak ikuskizunaren estreinaldia komunitate honetako kideentzat. Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean, Bilboko Alondegian. Loraldiaren barruan. Festibalak jarduera hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko. […]

Read More… from Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

[BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

Idazleak 2021ean plazaratu zuen Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da Pantailen Garaipena izeneko lan berria. Iñigo Martinez Peña filosofia irakasle eta idazleak (Gasteiz, 1975) Pantailen Garaipena, begiradaren totalitarismoaren kontra saiakera kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 2021ean plazaratutako Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da lan berria, eta, honetan, “gure garaian batez ere indarra daukaten bi kontu daudela planteatzen […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian

Leioa Kantika Korala da protagonista, Jon Ander Urresti aktorea eta Aitor Garitano tenorearekin batera. Juan Kruz Igerabidek idatzi du testua eta David Azurzak musika konposatu du. Kantata eszeniko hau martxoaren 19an taularatuko dute. Loraldiaren azken ekoizpena da Galerna. Azken bidaia izeneko kantata eszenikoa. Martxoaren 19an estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilean Leioan aurre estreinaldi bat […]

Read More… from Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian

Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian

Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Gari & Maldanbera Zuzenean”. Sarrerak salgai daude jada Antzokiaren webgunean. Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken kontzertuen ondoren, Garik Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du emanaldia martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara eta zuzeneko bere azken diskoa aurkeztuko du. […]

Read More… from Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian

Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da. Udaberriaren etorrerarekin batera, bueltan da beste urte batez Gernikako Lekuek jaialdia. Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da “bere txikitasunean haundia den festibal hau”, nabarmendu dute antolatzaileek. Aurreko edizioetan bezala, hamargarrenean ere Gernikako hainbat lekutan izango dira jarduerak. Gainera, hamargarren edizioa izanik, […]

Read More… from Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Martxoaren 17an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Apirilaren 9ra arte 16 estreinaldi eskainiko dira, astebururo lau antzezlan ikusi ahal izango dira. Udaberriarekin batera, bueltan dira Bilboko Pabellon 6 antzokiko antzerki arineko jardunaldiak. Aurtengoan martxoaren 17tik apirilaren 9ra bitartean egingo dira. Hamargarren edizio honetan 16 estreinaldi eskainiko dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira. Horietako bat euskaraz. Antzezlanak Pabellon 6n antzeztuko dira, […]

Read More… from Martxoaren 17an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Mintzolaren 2023ko ikerketa-sarien deialdia martxan da

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea du deialdi berriak. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea martxoaren 31ra artekoa izango da. Iaztik ikerketan, ezagutzaren transferentzian, formazioan eta sustapenean ari da Mintzola. Euskaltzaindiak ildo horri jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko bi deialdi berri egin ditu, Mintzolaren eskutik. Lehenengoan, euskaraz egiten den […]

Read More… from Mintzolaren 2023ko ikerketa-sarien deialdia martxan da

Benito Lertxundik ‘Askatasunari’ emanaldia eskainiko du Loraldia Festibalean

Emanaldi honetan Euskal Herrian dagoeneko ereserki bihurtu diren abestiak eta labetik atera berri dituenak entzuteko parada eskainiko du oriotarrak. Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Benito Lertxundiren Askatasunari izeneko emanaldi berezia eskainiko du martxoaren 18an, Bilboko Arriaga Antzokira. Hainbat urtetan saiatu ondoren, Loraldiak Benito Lertxundi festibalean presente egotea eta zuzenekoa eskaintzea lortu du. “Haren 80. urteurrena Loraldian […]

Read More… from Benito Lertxundik ‘Askatasunari’ emanaldia eskainiko du Loraldia Festibalean