Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Ondo hausnartutako erabakia izan dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Diotenez, lan-karga handia da hain antolakuntza txikirako. “Urte aunitz dira eta neke-puntua gero eta nabarmenagoa”. Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau ixtea erabaki dute. Ekainaren 23an izango da jaialdiaren azkenengo edizioa. Aurtengo Arizkun Rock musika jaialdia azkena izango dela iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu […]

Read More… from Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an

Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza. Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, […]

Read More… from Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an

Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean izango da jaialdiaren 27.edizioa. Laster talde gehiago iragarriko ditu antolakuntzak. Hiru egunetarako sarrerak salgai daude jada 40 euroan. www.ehz.eus webgunean eskuratu daitezke. “Sugea bezala sigi-saga segitzen du bere bidea EHZ-k, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez Irisarrin. Gaur eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar-korapilaturik, […]

Read More… from Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean

Kukai Dantza Konpainiak ‘Eta orain zer?’ ikuskizuna estreinatuko du Bilboko Loraldia Festibalean

Martxoaren 10ean Loraldia Festibalean baitan aurkeztuko da formatu handiko ikuskizuna Euskalduna Jauregian, eserlekurik gabeko espazio zabalean. Hala, espazio bera partekatuko du publikoak dantzari eta musikariekin. Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Kukai Dantza Konpainiaren Eta orain zer? Ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 10ean Euskalduna Jauregian. Aurreratu dutenez, formatu handiko ekoizpena da, zuzeneko dantza eta musika uztartzen dituena. “Ez […]

Read More… from Kukai Dantza Konpainiak ‘Eta orain zer?’ ikuskizuna estreinatuko du Bilboko Loraldia Festibalean

39 udalerrik eta 22 sortzailek hartuko dute parte Geuretik Sortuak ekimenaren aurtengo edizioan

Aurten Udalbiltzak laugarren arte alor bat gehitzea erabaki du: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako sortzaileez gain, komikigileak ere protagonista izango dira edizio berri honetan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioan hautatuak izan diren sortzaile eta udalerriak eman ditu ezagutzera Beran egin duen prentsaurrekoan. Iazko urrian beka deialdia zabaldu zen unean iragarri bezala, aurten Udalbiltzak laugarren arte […]

Read More… from 39 udalerrik eta 22 sortzailek hartuko dute parte Geuretik Sortuak ekimenaren aurtengo edizioan

XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon

Programatutako ekitaldiak doakoak izango dira, El Joseren kontzertua izan ezik (martxoaren 18an). Sarrerak salgai daude hemen, 5 euroko prezioan. Gonbidatuen artean Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da oholtza gainean Juantxo Zeberiorekin batera. Bilbok poesiarekin hitzordu berri bat izango du aurten ere Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian. Martxoaren 14tik 23ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko lehen mailako poetak […]

Read More… from XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon

Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek

Gaur abiatuko da Gelatik Plazara sariketa, eta datozen asteetan zazpi saio egingo dira Gipuzkoako zazpi eskualdetan. Ekimena 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimen bat izango da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du. Gelatik Plazara 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera […]

Read More… from Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek

Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du

1990eko hamarkadan lanean aritu ziren kolektibo artistikoetara hurbiltzen gaituen erakusketa zabaldu du Donostiako Museoak. Erakusketa ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. 90 berriak izeneko erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, “beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du

Emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia ikusgai Bizkaiko hainbat museo eta aretotan

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskainiko dira jarduera guztiak. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago eskuragarri. XX. mendearen hasieran  emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoraraztea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutaraztea; saregileen eta kordeleren lan latza ikusaraztea; emakumeak historian izan duen zeregina […]

Read More… from Emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia ikusgai Bizkaiko hainbat museo eta aretotan