Martxoaren 10ean abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Guztira 22 bertsolari arituko dira kantuan egingo diren lau kanporaketetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIII. edizioa antolatu dute elkarlanean. Martxoaren 10ean emango diote hasiera txapelketari eta lau kanporaketa egingo dira. Azkenik, finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, beraz, saioak horrela osatu dira: Martxoaren […]

Read More… from Martxoaren 10ean abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Ostiralean abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria, ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin

Bertan, Anari, Ødei eta Durangaldeko hainbat artista izango dira. Durangoko 19 eragile zein norbanakok osatuko dute proiektuaren gidaritza izango duen Kultur Mahaia. 2020. urtearen amaieran Plateruena kudeatzen zuen kooperatibak berau desegitea erabaki ondoren, eta azken hilabeteetan gogoeta zein zehaztapen prozesu batzuen ostean, ostiral honetan, martxoak 3, Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berriari ekingo dio. Piztu […]

Read More… from Ostiralean abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria, ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin

Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian

Guztira, 112 kopia banatu dituzte Estatu espainiar osoan, erdiak baino gehiago jatorrizko bertsioan, euskaraz, proiektatu dira. Paul Urkijoren Irati filmak bost egun daramatza Hego Euskal Herriko zinema aretoetako karteleretan eta dagoeneko pelikularik ikusiena izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Orotara 204.000 euro irabazi ditu ostiraletik hona, euskaraz sortu den film baten estreinaldi arrakastatsuena bihurtuz. Guztira, […]

Read More… from Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian

Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki aroa antolatu du Iruñean

Oier Guillanen VHS, Idoia Tapiaren Ludus, Gontzal Uriberen Prospectus vitae eta Laura Peganosen Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanak ikusteko aukera egongo da ostegunetan, martxoaren 16tik apirilaren 4ra bitartean. Iruñeko Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki zikloa antolatu du martxoaren 16tik aurrera. Ostegunero, antzerki labur bat taularatuko dute Xabier kalean duten lokalean, denak arratsaldeko 19:30ean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “Karrikirin […]

Read More… from Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki aroa antolatu du Iruñean

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarria aurkeztu dute Zumalakarregi Museoan

Goierri eskolako ikasleek sortutako proiektua da. Maketak trenzubia publiko anitzago bati ezagutzeko aukera emango dio oraindik aurrera. Izan ere, maketa hau ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat dago pentsatua. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak pertsona guztien museorako sarbide osoa ziurtatzeko hobekuntza-planarekin jarraitzen du. Horren adibide da aurkeztu berri duen Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarria. Ordiziako Goierri eskolako ikasleek sortu dute Begiris […]

Read More… from Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarria aurkeztu dute Zumalakarregi Museoan

‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk

Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista. Egitasmoan parte hartuko duten euskal filmek bi euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarreraren prezioan. Kanpaina gaur hasiko da Irati filmaren sustapenarekin. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak euskal zinemari babesa ematea helburu duen Bidaiariak zinera! kanpaina abiatu du berriro. Ekimena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 79 aretotan jarriko da […]

Read More… from ‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk

Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

Gaztetxean izango da kontzertuan gaueko 22:00etan eta seikotearekin batera hainbat gonbidatu izango dira, tartean Idoia Azurmendi abeslaria. Azpeitiko gaztetxea aukeratu du Desgaraian taldeak kaleratu berri duen Gauden aldian izeneko diskoaren aurkezpen kontzerturako. Jon Gurrutxaga (ahotsa), Markel de Reparaz (gitarra), Xabi Agirrezabala (gitarra), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua, akordeoia) eta Peru Iparragirre (bateria) […]

Read More… from Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

2024ko otsailaren 3an igoko da oholtzara azken aldiz Bilboko Miribilla Arenan. Ia hamar urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Huntza taldeak. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez eman dute ezagutzera erabakia. Nekea pilatu ostean, “indarberritzeko astia” behar dutela azaldu dute, “ez da erreza bidea etengo dugula esatea, baina hori eskatzen digute, bihotzak baino, buruak […]

Read More… from Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du