Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon
Erronda kaleko Bira Kulturgunean izango da hitzaldia asteazkenean, doako sarrerarekin, arratsaldeko 19:00etan. “Eta hamar urtez konfinatuta egon izan bagina, nola aldatuko ziren gure hiriak? Eta gure bizimodua?”, galdera horiei erantzuna ematen ahaleginduko dira Ula Iuretagoiena eta Beñat Saratxaga asteazkenean, otsailak 8, Bilboko Bira Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan, antolatu duten Errealitatearen agertokian izeneko hitzaldian. Maiatzean Euskal Herriko […]
