Egilea: admin
- Website
- https://dev6.kultursharea.eus
Posts by admin
150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean
Sarreren aurretiazko salmenta zentro kulturalean daude salgai jada, 18:00etatik 20:30era bitartean. Abenduaren 27tik 29ra bitartean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa jasoko du. Jaialdi honetan, publikoak arte eszenikoetako lan laburrez gozatzeko aukera izango du: antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak edota dokumentalak. Gasteizko El Mono Habitado eta Pez Limbo konpainiek antolatutako jaialdia abenduaren 27an, asteartea, […]
Read More… from 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean
Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du
Kastellanuek Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadetan, bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta euri asko egin du Espainiatik, Extremaduratik, Errebalera lehen migrante haiek iritsi zirenetik. Baina atzera begiratu, memoria, aitortza eta bizitakoa plazaratzeko momentua da. 50. eta 60. hamarkadetan, […]
Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua argazkilaria omentzeko asmoz, ‘Baserritarrak’ erakusketa zabaldu du
Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatu dute eta bertan hamasei jantzi daude ikusgai, guztiak erreprodukzioak dira. Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua XX. mende hasierako argazkilaria omentzeko asmoz, Baserritarrak izeneko erakusketa paratu du urtarrilaren 7ra arte. Izan ere, argazkilari bilbotarraren lan oparoari esker ezagutzen da xehetasunez baserritarren janzkera. Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatu dute eta bertan hamasei jantzi daude […]
Gerrari buruzko diziplina anitzeko egitasmoak irabazi du Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia
Hautatutako lanak 3.000 euroko ordainsaria jasoko du, eta lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko dute. Aurten euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak, eta jasotako proposamenak aztertu ondoren, epaimahaiak deliberatu du Laudioko Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako diziplina anitzeko Hau gerra bat da egitasmoak jasoko duela 3.000 euroko Hi(ZKI)bridoak laguntza. […]
Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainean egingo da, E-28ko aldarrikapenekin bat eginez. Zinegoak jaialdiak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere 20. urteurrena ospatuko du hainbat berrikuntzarekin. Lehen aldiz, jaialdiak bere datak mugituko ditu eta ekainean ospatuko da. Hala, otsailean eta martxoan egin beharrean, hurrengo edizioa ekainean izango da, Ekainaren 28ko aldarrikapenekin […]
Read More… from Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena
‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana estreinatuko dute urtarrilean Donostian
Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte dira komedia garratz honen antzezleak. Gutxi falta da Tentazioa konpainiaren Ez naiz inoiz Dublinen egon izeneko antzezlanaren estreinaldirako. Markos Goikoleak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzendutako obra Donostiako Antzoki Zaharrean izango du taula gaineko lehen agerpena 2023ko urtarrilaren 6an eta 7an euskaraz. Ez naiz inoiz Dublinen egon […]
Read More… from ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana estreinatuko dute urtarrilean Donostian
Jose Migel Barandiaran Katedra sortuko dute, Euskal kulturaren eta identitatearen gogoeta eta transmisiorako
Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaranen izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz. […]
Hainbat egileren artean egindako ‘Esperoan’ eta Formol Laborategiaren ‘Album’ antzezlanak Ganbila bildumara
Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Hainbat egileren artean egindako Esperoan eta Formol Laborategiaren Album. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra edota […]
Skakeitan taldeak otsailaren 11n emango dio amaiera bere ibilbideari Astigarragako Oialumen
Taldekideek egun berezia izatea nahi dute, bidelagun izan diren hainbat artistarekin batera, “gure ibilbideari buelta bat emango dion ezohiko errepertorioa eramango dugu agertokira”, adierazi dute. Hilabeteak dira Skakeitan taldeak Zuekin Azkena izeneko bira iragarri zuenetik eta ordutik gelditu gabe aritu dira taldekideak. Orain, berriz, azken kontzertua iragartzera datoz: otsailaren 11n, Astigarragako Oialumen. Taldeak adierazi duenez, […]
