Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hirugarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Amets Arzallus izan da. Atzetik sailkatu dira Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi, hurrenez hurren. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren atzo Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “13.300 ikuslek gogoz berotu zuteb aretoa […]

Read More… from Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Gertu ditugu, gertu gaude lelopean antolatu da Hatortxu Rocken 27. edizio hau. Eta lelo hori sinetsita atera dira antolatzaileak hitzordu horretatik. Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Ozen esateko, beste behin, “behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Euskaltzaindiak eta UZEIk 2022ko hitza aukeratu dute: ‘zorioneko’

Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz. Arangurengo Irulegi mendiko aztarnategian aurkitutako brontzezko eskuan, “orain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar eta zabalena” dago idatzita, Aranzadi Zientzia Elkarteak aurten ezagutzera eman duenez. Aurkikuntza arkeologiko horren begi-bistako garrantzia dela eta, albisteak oihartzun handia izan du, eta nazioarteko […]

Read More… from Euskaltzaindiak eta UZEIk 2022ko hitza aukeratu dute: ‘zorioneko’

Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan

Soinu-sorkuntza esperimentalaren eta bideo-dantzaren proiektu hau urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da Ziudadelako Labean. Gorputzaren soinuak da Iruñeko Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. Meditazio-behaketa egiteko […]

Read More… from Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan

Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

Artxiboa webgune berriak herritarrei aukera eman nahi die 4.000 dokumentu digital baino gehiago (argazkiak, kartelak, egunkariak…) libreki kontsultatzeko, eta, era berean, 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat ere jasotzen du, adituek aztertu ahal izateko. Donostiako Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) eskuragarri daude jada aurrez aurre nahiz online kontsultatzeko, […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da

Iban Illarramendi ilustratzailearen erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Gipuzkoarrak sortutako ilustrazioak datorren martxoaren 19ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Iban Illarramendi Etxabe (zarautz, 1973) artistaren erakusketa paratu dute Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Txikitan hasi zen Illarramendi marrazten eta ez dio inoiz utzi. Publizitateko Diseinu Grafikoko ikasketak egin zituen eta Ilustrazio Digitalean ere prestatu zen University of the Arts […]

Read More… from Iban Illarramendi ilustratzailearen erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

‘Morlans denboran zehar’ liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok

Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu. Claudio Artesano Garicanok eta Donostia Kulturak Morlans denboran zehar izeneko liburua aurkeztu dute gaur. Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu. Gaskoien iritsiera, gerra gertakarien zenbait ezaugarri, baina, batez ere, auzoko bizimodua aldatu zuten […]

Read More… from ‘Morlans denboran zehar’ liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok

Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako

Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako egun batzuk baino ez direnean falta, zortzi finalistak prentsaurrean elkartu dira Bertsozale Elkarteko kideekin batera. Irailaren bukaeran abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon, eta egun batzuk barru amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, hain zuzen Gaur elkartu dira Nafarroa Arenan bertan finalaren inguruko xehetasunak emateko Gontzal Agote Los […]

Read More… from Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako