Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu

75 banda baino gehiago entzun daitezke Durangoko Azokako 57. edizioaren musika-zerrendan. Euskal musikako azken nobedadeak Badok atarian eta Spotify plataforman topatu daitezke. Prest da jada Durangoko Azokako 57. edizioko musika-zerrenda. Lehenengo aldiz, Azokako playlista Badok atarian entzungai egongo da, eta bertan euskal musikaren azken nobedadeak entzun ahal izango dira. Hala, Azoka heldu baino lehen, musikazaleek […]

Read More… from Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu

Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da. Gauzak izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Willis Drummond taldeak. Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da honakoa eta sare sozialen bidez azaldu dutenez, “zuzena eta gordina da, hiru minutuko esprint bat, eta bertan deskargatzen dugu gure energia […]

Read More… from Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Parte hartu nahi duenak Annie Ernaux idazle frantsesaren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasate Euskaldun Dezagun Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak euskaratzea du xede. […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Tabakalerak Ragnhild May artistaren ‘Kritika instituzionala haurtzaindegirako’ instalazioa aurkeztu du

Skala proiektuaren seigarren obra hau sortzeko artistak Xabier Erkizia izan du lagun soinuaren nahasketa eta lokalizazioari dagokionean, eta Oier Etxeberria izan da komisarioa. Tabakalerako eskailera nagusian izango da ikusgai eta entzungai urtarrilaren 8ra arte, eraikinaren irekiera ordutegian. Donostiako Tabakalera zentroak Ragnhild Mayk diseinatutako Kritika instituzionala haurtzaindegirako instalazioa aurkeztu du. Lanak kanal anitzeko soinu-instalazioak ordenagailuz kontrolatutako […]

Read More… from Tabakalerak Ragnhild May artistaren ‘Kritika instituzionala haurtzaindegirako’ instalazioa aurkeztu du

Olatz Salvadorrek ‘Eraman nazazu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Aho uhal diskoarekin abiatutako birari ere amaiera emango dio musikariak bere hirian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian martxoaren 4an. Aurretik Japonen ere izango da kantaria. Bi urte beteko dira Olatz Salvadorren Aho uhal (2021, Airaka) bakarkako lanak argia ikusi zuenetik. Garai zailetan hasiagatik ere, oparoa izan da egindako bidea eta, bere hitzetan, “oparia” leku guzti hauetara […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Eraman nazazu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Imanol Larzabalen omenezko disko-liburua aurkeztu dute

40 lanen antologia bat da, Angel Valdesek egina, Imanolen musika-ekoizpenaren alderdirik esanguratsuenak jasotzen dituena. Elixabete Garmendiak, Karlos Gimenezek, Felipe Juaristik eta Angel Valdesek berak hartu dute parte liburuan. Imanol Larzabal (1947-2004) euskal abesti garaikidearen ikurrik handienetako bat dela aipatu dute Donostian egin duten aurkezpenean. Abeslariak hogei disko baino gehiago grabatu zituen, eta dozenaka gai zabaldu […]

Read More… from Imanol Larzabalen omenezko disko-liburua aurkeztu dute

XV. Inmersiones topaketak testua, gorputza eta ahotsa izango ditu ardatz abenduaren 17an, Gasteizen

Artista hasiberrien topaketa honetan Haria kolektiboko kideak arituko dira komisario lanetan. Inmersiones artista hasiberrien biltzarrak hautatu ditu jada hamabosgarren edizioan aurkeztuko diren proposamen artistikoak. Topaketa abenduaren 17an egingo da Gasteizko Zas Kultur Espazioan. Iker Fidalgok, Laura Diezek eta Irati Irulegik osatzen duten Haria kolektiboak egin du hautaketa. Kolektiboa bera ari da komisario lanetan eta Testua, […]

Read More… from XV. Inmersiones topaketak testua, gorputza eta ahotsa izango ditu ardatz abenduaren 17an, Gasteizen

Joxan Goikoetxeak ‘Hesia urraturik’ ikuskizuna estreinatuko du ganbera formatuan, Xabier Lete gogoratzeko

Ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean izango da datorren astelehenean, azaroak 14, eta Goikoetxeak berak hartuko du parte, Landarbaso Abesbatzak, Beñat Egiarte tenorrak eta Klara Mendizabal sopranoak lagunduta. Literatura eta Musika Euskaraz zikloak beste hitzordu bat eskainiko du Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean datorren astelehenean, azaroaren 14an, 19:30etik aurrera. Aurreratu dutenez, emanaldia “oso berezia” izango da da, […]

Read More… from Joxan Goikoetxeak ‘Hesia urraturik’ ikuskizuna estreinatuko du ganbera formatuan, Xabier Lete gogoratzeko

Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada

Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, herritarrek ariketa sozialean parte hartu eta izena emateko deia egin dute hainbat eragilek Donostian. Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, ariketan parte hartzeko deia egin dute gaur antolatzaileek eta gizarteko arlo ezberdinetako lagunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Izen-ematea erritmo onean doala aipatu dute ekimenaren koordinazio mahaiko kideek […]

Read More… from Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada