Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu dute azaroaren 4tik abenduaren 11ra, Nafarroan

Musika ikuskizunak, bakarrizketak, tailerrak, ipuin kontaketa antzeztuak, zirko ikuskizunak eta antzezlanak izango dira Nafarroako hainbat herritan. Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak azaroaren 4tik abenduaren 11ra bitartean, Nafarroan. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren hitzetan “ziklo honen bidez, euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi dugu, euskarak Nafarroako […]

Read More… from Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu dute azaroaren 4tik abenduaren 11ra, Nafarroan

Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela

Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa Donibane Garaziko Jai Alain eta 1350 bertsozaleren aurrean. Zihara Enbeita Gardoki aritu zen gai jartzaile gisa eta ondorengo bertsolariak igo ziren oholtzara larunbateko saioan: Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus […]

Read More… from Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela

Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan

Laster kalean izango den Ines Osinagaren azken diskorako grabaketan parte hartu du kantautore kubatarrak. Zuzeneko kontzertuak emango ditu Euskal Herrian: Bilboko Biran, Larrabetzuko Horibai Gaztetxean eta Oñatiko Beratu jaialdian. Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan. Momentuz, hiru kontzertu iragarri ditu: Bilboko Biran azaroaren 3an, Ines Osinaga eta Maria Riverorekin musikari eta abeslariekin […]

Read More… from Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan

Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai

Itxaro Borda idazle lapurtarra Xarles Videgainen hutsartea betetzeko hautagaia da, eta Andres Alberdi hizkuntzalari gipuzkoarra Andoni Sagarnaren hutsartea betetzeko aurkeztua izan da. Azaroko Osoko bilkuran jakingo da euskaltzain emerituen lekuak zeintzuk hartuko dituzten. Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran, Itxaro Borda idazlearen eta Andres Alberdi hizkuntzalariaren izenak aurkeztu dira euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak […]

Read More… from Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai

Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela

Zientzia-fikziozko lan bat da, nobela beltzaren ukitua ere baduena, umorez gainezka egiten duena eta keinu ugari egiten dituena: politikari, zinemari edota komikiari. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi zuen iaz Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 20 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta Alvarezek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki zuen orduan, […]

Read More… from Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela

[BIDEOA] ‘Ipuingarria izango da’ liburuaren festa antolatu dute Iruñean

Azaroaren 3tik 6ra bitartean, lantegiak, ipuin kontaketak, liburuen aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari izango dira hiriko alde zaharrean. Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria izango da liburuaren festaren bigarren edizioa antolatu du azaroaren 3tik 6ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. Ipuinak ahoz aho eta belarriz belarri mugitu nahi dituztela adierazi dute antolatzaileek, eta, asmo horrekin, haur […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ipuingarria izango da’ liburuaren festa antolatu dute Iruñean

Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez duen sormenaren esparrua aitortu nahi izan du, eta Genuaren ekarpena balioan jarri. Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki-sortzailea, idazlea eta kultura-dibulgatzailea da aurtengo Manuel Lekuona sariaren irabazlea. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen sari hori, 1983an, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu ziren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Hala, Eusko Ikaskuntzak orain […]

Read More… from Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

[BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

Egileak broma giroan kontatu nahi izan du bere prozesua, “liburuan ni naiz txantxa eta txisteen biktima nagusia, nire buruari berriro barre egiteko beharretik jaio da liburu hau. Iñigo Antsorregi gidoilariak (Azkoitia. 1994) bigarren liburua kaleratu du Nire minaren etxean (Elkar) izenburupean, aurretik Katu (2019) plazaratu zuen eta tartean depresioak jota ibili da. Orain, lanketa sakona […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Nafarroa Behereko musikaria jauziak berreskuratzen aitzindarietako bat izan zen eta AIKOren funtsezko erreferentzietako bat da dantzarako musika sortzeko orduan. AIKO dantzako musikari eta maisuen kolektiboak izenburu berri bat gehitu dio bere diskografia zabalari, Beñat Irigoyen Galtxetaburu soinujoleari gorazarre eginez. Ipar Euskal Herriko musikaria erreferente handia da Euskal Herriko dantzazaleentzat, eta AIKOrentzat eredu ere bai, bere […]

Read More… from Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin