Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Baffesten helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Baffest 2024ren programazio ofizialaren aurkezpena egin dute Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Yone Estivariz eta Sara Berasaluce lehiaketaren arduradunek Clara Campoamor Gizarte Etxean. Bertan, urrian udalerriko hainbat tokitan egingo den […]

Read More… from Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Donostiako San Telmo Museoak ‘Isabel Azkarate. Arte eta parte’ erakusketa zabalduko du bihar

Gizakiak artearekin duen harreman estua erakusten duten hiru argazki-sailez osatutako erakusketa da eta maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai. Larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Donostiako San Telmo Museoak Isabel Azkarate. Arte eta parte erakusketa zabalduko du. Honetan, argazkilari donostiarrak gizakiak artearekin duen harreman intimora egiten dituen hurbilketak aztertzen ditu. Erakusketak gizakiak artearekin duen harreman estua erakusten […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Isabel Azkarate. Arte eta parte’ erakusketa zabalduko du bihar

Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa

Essaouira – Haize Uria izenekoa erakusketa bikoitza da eta era analogikoan, digitalean eta sakelakoarekin ateratako formatu handiko argazkiz osatuta dago. Argazkilariak bisita gidatu bat antolatu du urtarrilaren 21erako, igandea, 12:00etan. Iban Gorriti kazetari eta idazlearen erakusketak hasiera emango dio Zarauzko Photomuseum argazkilaritza eta zinema zentroaren urteko programazioari. Durangon 1970. urtean sortutako argazkilariak azken bi hamarkadetan […]

Read More… from Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa

‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketa abian da

Hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzea du helburu lehiaketak. Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketan parte-hartzeko deialdia zabaldu du aurten ere, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Gainera, aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 31ko 23:00etan amaituko da. Argazkirik onenari 900 euroko saria emango […]

Read More… from ‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketa abian da

Adolfo Lacunza argazkilariak Nafarroako kulturan barna ibilbide bat proposatzen du zuri-beltzeko 50 erretraturen bidez

Zidorra ibilbide gisa du izena erakusketak eta Iruñeko Ziudadelako Bolborategian bisitatu ahal izango da abenduaren 10era arte. Turrillas maisua, Pablo Antoñana, Pedro Salaberri, Barricada, Pedro Manterola, Aurora Beltran, Mariano Izeta, Juan Jose Aquerreta, Cesar Muñoz Sola edo Xabier Morras dira Zidorra ibilbide gisa erakusketaren protagonistetako batzuk. Erakusketa Adolfo Lacunza argazkilariak bere lan-ibilbide luzean zehar zuri-beltzean […]

Read More… from Adolfo Lacunza argazkilariak Nafarroako kulturan barna ibilbide bat proposatzen du zuri-beltzeko 50 erretraturen bidez

Unai Requejoren argazkiak ikusgai Bilboko Rekalde aretoaren erakusleihoan

Irudien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, eta irudi baten gaiak hurrengo irudiari daude lotuta. Atmosfera eta argia aldatzen dira bat-batean, eta haien arteko elkarrizketak sortzen doaz. Hitz-joko eta anagramen joko batean oinarritu du lana Unai Requejo artistak (Santurtzi, 1982): Kontserbazioa, Elkarrizketa, Bertso-kanta eta Euskal txokoa Irudien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, eta irudi baten gaiak […]

Read More… from Unai Requejoren argazkiak ikusgai Bilboko Rekalde aretoaren erakusleihoan

Stuart MacDonalden ‘Argazkilari baten soinuak’ erakusketa zabalik da Gasteizen

Amarika Aretoan formatu handiko hamar argazki daude ikusgai, egilearentzat oso bereziak diren artistenak: Dave Grohl, Taylor Hawkins, Juliette Lewis, Maika Makovski eta Iggy Pop. Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, berriz, Azkena Rocken eta Jazz jaialdian ateratako 50 argazki bildu dituzte. Stuart MacDonald argazkilari eskoziarraren Argazkilari baten soinuak izeneko erakusketa zabalik da Gasteizen, “egoitza bikoitzeko” formatuan, izan […]

Read More… from Stuart MacDonalden ‘Argazkilari baten soinuak’ erakusketa zabalik da Gasteizen

‘Harrotu ileak’ proiektuaren baitako erakusketa irekiko dute ekainaren 9an Tabakaleran

Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izeneko argazki-erakusketak azken hilabeteetan Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du.  Datorren astean Donostiako Tabakalerak argazki-erakusketa berria zabalduko du Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izenpean. Harrotu ileak proiektuaren baitako erakusketa honek hirira iritsi berri […]

Read More… from ‘Harrotu ileak’ proiektuaren baitako erakusketa irekiko dute ekainaren 9an Tabakaleran

San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

Jarduera ezberdinak programatu ditu eta bere liburutegiko ordutegia luzatuko du. Urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Anna Atkinsek 1843an argitaratutako Photographs of British Algae: Cyanotype impressions lanaren oroimenez. Ospakizunarekin bat egiteko, Donostiako San Telmo Museoak hainbat jarduera programatu ditu bere argazki-liburu bildumaren inguruan. Gainera, urriaren 4tik aurrera, liburutegiaren ordutegia luzatuko da, ostegunetan 16:00etatik 20:00etara […]

Read More… from San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte izango dute argazkiak aurkezteko epea zabalik. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira. Iruñea beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Udalak Fokatu argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak abenduan herritarrei banatuko zaien egutegia osatzeko izango dira. Lehiaketan parte hartu nahi […]

Read More… from ‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean