Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez

Sanduzelairen jatorria eta historia gogora ekarri dituzte 1947tik 2000ra bitartean egindako argazki-erakusketa baten bidez. Bilduma Civivoxean egongo da ikusgai maiatzaren 8ra arte. Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea jarri diote izena Sanduzelai auzoko historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketari. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa da eta 133 argazki biltzen […]

Read More… from Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez

Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du

Estereoskopiak: 16+16 erakusketa apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Estereoskopiak: 16 + 16 izeneko erakusketa aurkeztu dute Gasteizko Montehermoso kulturunean. Erakusketa honekin Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) argazkilaria omendu nahi dute. Eulalia Abaitua Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren irudi-altxorra da, eta Bilboko Euskal Museoak ditu zaintzan. Estereoskopiak: 16+16 erakusketak hautsi […]

Read More… from Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du

Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Kontzientzia sortzaileak’ erakusketa paratu du

Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu da. Bildutako argazki horien artean daude Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Davila bilbotarrenak. Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari izeneko erakusketak aitortza egin nahi die gerra gatazketan edota hondamendi naturaletan bizia arriskatzen duten argazkilariei. Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Kontzientzia sortzaileak’ erakusketa paratu du

Donostiako San Telmo Museoak Carmen Ballveren argazkien erakusketa aurkeztu du

Begirada hurbila erakusketak aurretik ikusgai egon ez diren 71 argazki biltzen ditu. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Bihartik hasi eta maiatzaren 16ra arte, Dominikar Errepublika, Tanzania, Etiopia, Mongolia eta Peru ikusteko aukera izango dugu Donostiako San Telmo Museoko Laborategi aretoan. Begirada hurbila erakusketa paratu dute bertan, Carmen Ballvek hainbat hamarkadatan […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Carmen Ballveren argazkien erakusketa aurkeztu du

Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariaren erakusketa Bilbon ikusgai

Erakusketak XX. mendearen hasieran Abaituak Bizkaiko hainbat emakumeri ateratako 34 argazki biltzen ditu. Argazki horiek Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan ikusgai egongo dira apirilaren 23ra arte, Bilbon. Bizkaiko Batzar Nagusiek Eulalia Abaituaren emakumeak izeneko erakusketa paratu dute Bilbon duten erakusketa aretoan. Bertan, XX. mendearen hasieran Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariak Bizkaiko landa eta hiri ingurunetan egindako […]

Read More… from Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariaren erakusketa Bilbon ikusgai

Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Baffest jaialdiak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 15era arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Aitziber Orkolaga iazko lehiaketako irabazlearen Plaketak erakusketa ere aurkeztu dute.  Emakumeek egindako argazkigintzari ikusgarritasuna ematea du xede Barakaldoko Baffest jaialdiak. Gaur aurkeztu dute bosgarren edizioa eta horrekin batera, webgunea estreinatu dute eta emakume argazkilariei deia egin diete lehiaketan parte […]

Read More… from Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

Argazkilari zuberotarraren zuri beltzezko argazkiei Thierry Truffaut antropologoaren testuak eta Maritzuli Dantza konpainiaren arropak ere gehitu dizkiete. Erakusketa gaur hasi eta maiatzaren 7ra bitartean bisitatu ahal izango da Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Eliane Heguiaphal argazkilari zuberotarraren obrekin osatuta, Ihaute Denbora izeneko erakusketa paratu dute Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Bertan, inauteri eta maskaradekin zer […]

Read More… from ‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilariari buruzko erakusketa paratu du

Anozek 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egindako jarduera artistikoa ikusgai egongo da 2020ko urriaren 11ra arte. Lydia Anoz. Argirako eta bizitzarako bidea. 1970eko eta 1980ko hamarkadak izeneko erakusketa paratu du Nafarroako Museoak eta datorren urteko urriaren 11ra arte bisitatu ahal izango da. Iruñeko argazkilariak 1947tik 1956ra urtera arte egindako lanen erakusketaren jarraipena da, orain, Iruñeko museoan […]

Read More… from Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilariari buruzko erakusketa paratu du

Hainbat euskal sortzaileren lanak Cenon herrian

Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten Nafarroako argazkilarien obrak ikusgai izango dira azaroaren 5etik 27ra bitartean. Hilaren 5an berriz, Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten kontzertuak izango dira Le Rocher de Palmer aretoan, gaueko 20:30ean Hik honetan, euskal kulturaren inguruko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Bordele inguruko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Hala, azaroan zehar, Juantxo […]

Read More… from Hainbat euskal sortzaileren lanak Cenon herrian

‘Begiz jotako koplak’ liburua aurkeztuko dute Manex Agirrek eta Alex Mendikutek

Aramaion ateratako argazkiz eta bertsoz osatutako bilduma da. Alex Mendikute argazkilariak eta Manex Agirre bertsolariak landu dute Begiz jotako koplak liburua eta beraiek egingo dute aurkezpena. Azaldu dutenez, 100 argazki inguru biltzen ditu Mendikutek liburuan, Aramaion ateratakoak 2010 eta 2017 artean eta denetan ageri dira herritarrak; batzuetan bakarka, beste batzuetan lagunduta edo taldean… zuri-beltzean. Manex […]

Read More… from ‘Begiz jotako koplak’ liburua aurkeztuko dute Manex Agirrek eta Alex Mendikutek