Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 17tik 22ra egingo da

Aurtengo gonbidatuen artean Mikel Etxaburu, Formol Laborategia eta Itziar Lamuedra daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VIII. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra egingo da da Amarako Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. “Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 17tik 22ra egingo da

LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 3tik 5era egingo da Donostian

Mikrokontakizunen lehiaketara testuak aurkezteko epea martxoaren 19ra arte egongo da zabalik, 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzat. Topaketak Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan izango dira. Laugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Aldundiak LUMAfest! gazte literatura eta sorkuntzari buruzko jaialdia antolatu du apirilaren 3tik 5era bitartean, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Publiko […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 3tik 5era egingo da Donostian

‘Faisaiaren irla’ filmak irekiko Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta hiriko beste hainbat gunetan. Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla euskal ekoizpenak irekiko du apirilaren 4an Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian. Hendaian, Baionan, Donostian eta Irunen filmatuta, Urbietak berak eta Andoni de Carlosek (Handia) idatzi dute gidoia euskara, gaztelania eta […]

Read More… from ‘Faisaiaren irla’ filmak irekiko Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

Mendi Urruzuno argazkilariak ‘Hamaika emakume*, hamaika erronka’ erakusketa paratu du Donostian

Urruzunok emakumea* eta kirola gaia zeharkatzen dituen hamar gai inguru landu ditu, bakoitza Gipuzkoako kirolariren batekin lotuz. Argazkiak bikoteka antolatu ditu, erretratuak eta sormen ariketak elkartuz. Mendi Urruzuno argazkilari errenteriarrak Hamaika emakume*, hamaika erronka izeneko erakusketa aurkeztu du gaur Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Proiektua, Intxaurrondo Berri Emakume elkarteak urtero antolatzen duen Emakumearen Astearen baitan kokatzen […]

Read More… from Mendi Urruzuno argazkilariak ‘Hamaika emakume*, hamaika erronka’ erakusketa paratu du Donostian

500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea

Dardarak artxiboan. Maritxu eta Katalinaren kasua kalera erakusketa irekiko dute ostegunean Donostian. Aiete Kultur Etxeak Dardarak artxiboan. Maritxu eta Katalinaren kasua kalera izeneko erakusketa zabalduko du hilaren 6an. Erakusketak 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea proposatzen du. Joana Aurrekoetxea Arratibel (Donostia, 1987), Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, 1988) eta Irene Irureta (Zumaia, 1989) […]

Read More… from 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea

Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

Primeran plataformak Taupa Euskaltzaleen mugimenduarekin batera antolatutako aurrestreinaldia San Telmo museoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritara iritsiko da aurtengo zikloa. Donostiako San Telmo museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin abiatuko du ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Lehen emanaldi hura Primeran […]

Read More… from Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira

Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Gaur abiatuko da Sukaldeko Elkarrizketak, gastronomiari ikuspegi diziplinartekoa emanez eskemak apurtzen dituen biltzar gastronomikoa; Mugaritz, Euro-Toques eta Basque Culinary Center dira sustatzaileak. Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Hamargarren edizioa da dagoeneko, eta, sukaldaritza aitzakia […]

Read More… from ‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira

Tabakalerak ikuspegi artistikoetatik heldu dio fisika kuantikoari ‘Ikuspegi Kuantikoak’ erakusketarekin

Antolatzaileen esanetan, “erakusketa mundu fisikoa birplanteatzen eta eztabaida kuantikoa giza zientzietara zabaltzen duten ikuspegien kaleidoskopio gisa pentsatua izan da. Zientziarekin elkarrizketan garatutako hamaika instalazio artistikoek publikoa bultzatzen dute fisika kuantikoaren konplexutasunei eta hark gizarte garaikidean duen inpaktuari buruz gogoeta egitera”. Tabakaleraren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Ikuspegi Kuantikoak izeneko erakusketa paratu dute Donostiako zentroan bertan. Erakusketa […]

Read More… from Tabakalerak ikuspegi artistikoetatik heldu dio fisika kuantikoari ‘Ikuspegi Kuantikoak’ erakusketarekin

Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak irabazi du Donostiako 25. Antzerki Saria

Epaimahaikideen iritziz, “oso modu egokian daude ekarrita taulara antzezlanean jorratzen diren gai sakonak: amatasuna, ama-alabaren arteko harremana, zaintza, maitasuna, dolua… Gai hauek planteatzeko modu eta ikuskera ugari erabili ditu egileak”. Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Mikel Mendartek (antzerkiazalea), Xabina Claveriek – Urruty (Kultur teknikaria), Xanti Valek (Lezoko Udaleko Kultur […]

Read More… from Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak irabazi du Donostiako 25. Antzerki Saria

Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Taldekide donostiarren esanetan, “garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abesti honek”. Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. Zortzi taldekidez osatuta, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Beraz, umore ona eta […]

Read More… from Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta