Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, idazle algortarrak hartuko du parte zikloan. Bertan, bere hainbat lan irakurriko ditu, Josu Aurrekoetxea musikariarekin batera. Poetika zikloa itzuliko da berriz ere Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera. Bihar, hilak 18, izango du lehen hitzordua Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, eta Unai Elorriaga poeta izango da protagonista, Josu Aurrekoetxea musikariarekin […]

Read More… from Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun eskainiko dira. Azaroaren 17ra arte luzatuko da jaialdia eta dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea du helburu. Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo da aurten. Arte bizien lau eguneko jaialdian, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, proposamen eszeniko garaikideak izango […]

Read More… from Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta izango dira Museo Bikoitza programaren hurrengo artistak

Maddi Barberrek aukeratu ditu bi artista hauek programan parte har dezaten. Donostiako San Telmo Museoak, Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta, Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatuak aurkeztu ditu. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Maddi Barberrek hautatu ditu Elgoibar eta Arrieta hurrengo urtebetean proiektuan lan […]

Read More… from Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta izango dira Museo Bikoitza programaren hurrengo artistak

Tabakalerak online erreserba-sistema berria jarri du abian eta Makusi artxibo-plataforma berritu du

Zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzea dute helburu bi berrikuntza hauek. Tabakalerak zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea hobetzeko online erreserben sistema berria martxan jarri du eta Makusi artxibo-plataforma berritu du. Baliabide hauekin, Donostiako zentroak beste urrats bat eman du bere zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko eta esperientzia azkarragoa eta eraginkorragoa eskaintzeko konpromisoan. Online erreserba-sistema berriari dagokionez, eskuragarri dauden baliabide […]

Read More… from Tabakalerak online erreserba-sistema berria jarri du abian eta Makusi artxibo-plataforma berritu du

Donostiako San Telmo Museoak argazki-liburuen jarduerak abiatuko ditu

Bryan Schutmaat argazkilari estatubatuarraren bisitarekin abiatuko dira jarduerak. Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin, eta liburutegia propio irekiko die Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei. Gainera, urriaren 12an, Photo Book Club San Sebastian museoko liburutegian bilduko da, bertako kide batzuk bere argazki-liburuen maketak aurkez ditzaten. Urria iristearekin batera, eta hilaren 14an izango den Argazki-liburuaren Nazioarteko […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak argazki-liburuen jarduerak abiatuko ditu

[Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

Susa argitaletxearen eskutik argia ikusi duen liburua ez da heteroarauari buruzkoa, baina ipuinetako protagonistak heteroarau horren barruan mugitzen direla dio egileak. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du Hetero izenburupean. Emakumezkoak dira protagonista gehienak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

‘Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak’ proposamenarekin bat egingo du San Telmok artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira

Donostiako San Telmo Museoak Basterretxearen unibertso sortzailearen zati bat bere bilduma iraunkorrarekin lotutako begirada baten bidez aztertzen duen erakusketa proposamen bat eskainiko du. Nestor Basterretxearen jaiotzaren ehungarren urteurrenarekin (1924-2014) bat eginez, Donostiako San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskainiko du. Miren Vadillok […]

Read More… from ‘Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak’ proposamenarekin bat egingo du San Telmok artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira

Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan

Egitaraua bihar, urriak 4, hasiko da, Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Vicuñak zuzendutako Señales de vida: Nestor Basterretxea dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutu irauten duen lan luze honek artistaren bizitza eta lana aztertzen du. Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak Nestor Basterretxea artista polifazetikoa (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) omendu nahi dute bere jaiotzaren […]

Read More… from Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan

Euskal emakume zinemagileen zikloa urritik abendura izango da Donostian eta Gasteizen

Egileek beraiek hautatutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Artium Museoan. Egileetako gehienek beren lanak aurkeztuko dituzte bi hirietan. Euskal emakume zinemagileen zikloak laugarren edizioa izango du aurten eta 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran jaiotako zinemagileen hamaika film eskainiko ditu udazken honetan. Antolatzaileen esanetan, “haien errealitatea ez da aurrekoek bizi […]

Read More… from Euskal emakume zinemagileen zikloa urritik abendura izango da Donostian eta Gasteizen

Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

Musikariak disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaroren laguntza izan du donostiarrak. Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) lan luzeak kaleratu ondoren, Olatz Salvadorrek Zainak eman hirugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbon. Hamar kantuz osatuta, album berriaren […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du