Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Antolatzaileak ekainean jarri ziren harremanetan artistarekin eta uztailean artistaren lehen zirriborroa heldu zitzaien. Raquel Rodenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. Donostiako Arte Eszenikoen Feriak (dFERIA) ezagutzera eman du jada 32. edizioko kartela.  Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Egurza eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Rodenas ilustratzaile […]

Read More… from Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

Topaketa bihar, azaroak 20, izango da goizeko 9:15etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenako Santa Teresa komentuan. Duela bi urte, artistaren estatutuaz hitz egiteko tartea hartu zuen Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean. Donostian hartuko du gogoetarako tartea orain. Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko izenpean, Euskal Artisten bigarren Mintegia antolatu […]

Read More… from ‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak zuzendutako obra Korrika-AEKren II. Sorkuntza bekaren irabazlea izan zen iaz. Estreinako emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean. Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka jaso zuten pasa den urteko maiatzean Kaka izeneko proiektuarekin. “Inork kakarik egiten ez duen mundu batean, eta kaka existitzen ez den mundu batean, […]

Read More… from Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Solasaldiak, bertso saio elektronikoa, hitzaldiak, kontzertuak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Feministaldiaren hogeigarren edizioa abian da Donostian. Azaroaren 29ra bitartean, Databasak lelopean, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, “mundu mailan ematen ari den gorakada faxista eta patriarkalaren analisia”. Izan ere, “sarean ere bere isla bortitza erakusten du eta horren kontra-errelatoak mahaigaineratzeak […]

Read More… from ‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Pieza Boulevard zumardiko 15. zenbakian zegoen Novelty Caferako egin zuten 1900 inguruan; 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai arte bilduma historikoaren aretoan. Donostiako San Telmo Museok Nabarmendutako obra berria aurkeztu du: Maumejean Anaiak enpresa frantziarrak egindako beirate bat (ca. 1900). Pieza Novelty Caferako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan […]

Read More… from Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta, aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea. Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko areto berrira garraiatutako Bazen behin bildumak formatu handiko piezak bildu eta, bide batez, liburuak bisitarien eskuetan jarriko ditu azaroaren 17tik abenduaren 31ra bitartean. Erakusketan, euskal idazle ezagunen lanak ikusi ahal […]

Read More… from ‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Helburua da Palestinako genozidioari buruzko bestelako gerturatzea eta ikuspuntuak eskaintzea. Azaroaren 11tik abenduaren 24ra Intxaurrondo Kultur Etxean ikusgai izango den Federico Vespignani italiarraren Short term, but Long Term erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean: hitzaldi bat (Mikel Aramendi) eta literatur solasaldia euskaraz, Plazara Goaz elkartearekin batera, eta mahai-inguru bat gaztelaniaz Hithem […]

Read More… from ‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Oihua! Euskarazko film laburren proiektuen lehiaketa martxan da

Hautagaiak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 30ean amaituko da. Deialdiari buruzko informazio gehiago: larrotxene_bideo@donostia.eus. Oihua! lehiaketak laugarren edizioa beteko du aurten, jatorrizko helburuari eutsiz: euskarazko beldurrezko eta fantasiazko film laburren sorkuntza sendotzea. Donostia Kulturako Larrotxene Bideoren egitasmo honek Euskara Zerbitzuaren babesa izan du bere sorburutik, eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari da. Deialdira aurkezten diren […]

Read More… from Oihua! Euskarazko film laburren proiektuen lehiaketa martxan da

61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat. Hautaketa […]

Read More… from 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du

Erakusketak Amazoniako herriek naturarekin duten lotura eta arbasoen inguruko ezagutza sakona defendatzen ditu. 2026ko apirilaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.  San Telmo Museoak Amazoniak.Antzinako etorkizuna erakusketa aurkeztu du, publikoa lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzeko asmoz; munduko bio-dibertsitate handiena duen lurraldea izanik, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du