[Bideoa] Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak

Poeta estatubatuarra bera da nobela honetako protagonista, baina badira beste pertsonaia batzuk ere, tartean Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida artistak. Istorioa XX. mendeko 50eko hamarkadan girotuta dago. Sarasolak dokumentazio lan handia egin du eta birritan izan da Estatu Batuetan. Beñat Sarasola idazleak (Donostia, 1984) Coca Cola bat zurekin nobela plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Donostiarraren […]

Read More… from [Bideoa] Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak

Aritz Trueba artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Donostiarrak sortutako ilustrazioak bihartik, hilak 10, abenduaren 8ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Aritz Trueba (Donostia, 1980) Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon, pinturan, marrazketan eta animazioan espezializatuz. Hastapenean orriz orri eta eskuz animatzetik, soilik digitalean lan egitera igaro da, Truebak berak aitortzen duenez. Bere ibilbidea telebistarako marrazki bizidunak eginez hasi zuen eta ondoren ilustrazioaren […]

Read More… from Aritz Trueba artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Ander Izagirreren ‘Elkanoren herriari bueltaka’ saiakera euskaratu du Julen Gabiriak

Idazle donostiarrak gaztelaniazko saiakerako Euskadi literatura saria irabazi zuen iaz liburuarekin. Julen Gabiriak Ander Izagirre kazetariak 2022an, gaztelaniaz, argitara eman zuen Elkanoren herriari bueltaka saiakera ekarri du euskarara Libros del K.O argitaletxearen eskutik. Azaldu dutenez, “duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, […]

Read More… from Ander Izagirreren ‘Elkanoren herriari bueltaka’ saiakera euskaratu du Julen Gabiriak

Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Pello Gutierrezen Erreplika, Naia Lakaren Zortzitik infinitura eta Amaia Merino eta Ander Iriarteren Indarkeriaren oi(h)artzunak izango dira Zinemiran proiektatuko dituzten euskarazko filmak. Guztira 15 film luze, hiru telesail eta bi film labur izango dira Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrendan. Pelikula hauek ia sail guztietan programatuta egongo dira: Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Zinemira […]

Read More… from Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Bihar arte egongo da martxan 14 eta 21 urte arteko gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa. Hirugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Aldundiak LUMAfest! gazte literatura eta sorkuntzari buruzko jaialdia antolatu du, hilaren 12tik 14ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. LUMAFest! jaialdiaren helburu nagusia da “gazte literatura (Young adult) sustatzea eta zabaltzea, eta horretarako, programazio […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak gaur eta bihar izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, goizeko 11:30etik aurrera. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu […]

Read More… from Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du. Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, Donostiako San Telmo museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango du […]

Read More… from Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Donostiako Aste Nagusirako egitarau anitza, euskalduna eta feminista aurkeztu dute Piratek

Akerbeltz, Bele, Bulego, Belako, Tremenda Jauria, Sara Socas, Los Zopilotes Txirriaos, Nakar, Rukula, Andoni Oilokiegi, Eraul eta La Jodedera taldeak igoko dira Oholtzara. Mugimendu honen ikur bilakatu den abordatzea abuztuaren 12an izango da. Jalgi belak mastara, eta euskara plazara! lelopean, Donostiako Piratek zortzi eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur, abuztuaren 10etik 17ra izango den Aste Nagusiari […]

Read More… from Donostiako Aste Nagusirako egitarau anitza, euskalduna eta feminista aurkeztu dute Piratek

Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak erakusten du Berastegin bizi den artistak naturaren esentzia bera atzemateko eta bere artearen bidez transmititzeko duen trebetasuna. Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Maria Cuetoren Hazi hegalariak erakusketa hartu du irailaren 15era arte. Bilduma honek Cuetoren unibertso sortzailean sakonean murgiltzea eskaintzen du, zeinaren lana elementu begetalen erabileran zentratzen den, […]

Read More… from Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu […]

Read More… from ‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian