Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte aurten ere Donostian

Elkarrizketak, aurkezpenak, hitzaldiak, podcastak eta musika eta ikus-entzunezko emanaldiak izango dira maiatzaren 16tik 18ra bitartean Tabakaleran eta Dabadaban. Immaterial digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, teknologien gaur egungo egoera eta erabilerari helduko zaio, baita haien alde estetiko, sozial eta politikoei ere”. Elkarrizketaz, aurkezpenez, […]

Read More… from Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte aurten ere Donostian

[Bideoa] Mandasko dukesaren irudia ezagutarazteko eta balioesteko bisita gidatuak antolatu dituzte Donostian

Pasa den astean aurkeztu zuten Cristina Eneako bisita antzeztuak Donostian. Hauetan, Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuliko da hil eta 110 urtera. “Jarduera honen bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea finkaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da”, azaldu du […]

Read More… from [Bideoa] Mandasko dukesaren irudia ezagutarazteko eta balioesteko bisita gidatuak antolatu dituzte Donostian

‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako ere hautatu dute Montxo Armendarizen pelikula. Euskadiko Filmategiak Montxo Armendarizen Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan, iazko urrian eta azaroan. Halaber, euskal zinemagintzaren funtsezko obra hori hautatu dute Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako; hain zuzen, datorren maiatzaren 14tik 25era bitartean ospatuko da festibala. Bertan, pelikula 4Kn […]

Read More… from ‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Laukoteak, oraingoan, taldeari izena ematen dion singlea plazaratu du. Basamortua aurrerapen kantua aurkeztu ondoren, Marte Lasarte proiektuak bigarren aurrerapen kanta bat aurkeztu du. Lehenengo abesti horrekin bikote gisa aurkeztu zuten egitasmoa; azkeneko kantuarekin, berriz, Marte Lasarte taldea osatuko duten kideak aurkeztu dituzte, eta Pello Armendariz eta Borja Antonek osatzen zuten bikoteari Alex Alonso (bateria) eta […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa eskainiko du Bertsozalek EHUko ikastaroetan

Donostiako Miramar Jauregian izango da ikastaroa, uztailaren 4an eta 5ean. Matrikula egiteko epea zabalik dago jada, eta maiatzaren 31ra bitartean merkeagoa izango da. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzari loturiko ikastaroa eskainiko du aurten ere EHUko Uda Ikastaroetan Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan? izenburupean. Ikastaroa uztailaren 4an eta 5ean eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian. Elkarteak azaldu duenez, […]

Read More… from ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa eskainiko du Bertsozalek EHUko ikastaroetan

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 2tik 19ra bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren aurtengo deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlana. Maite Aizpuruaren zuzendaritzapean, artista desberdinak elkartu dira […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 2tik 19ra bitartean egingo da Donostian

[Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

Askotariko gaiak landu ditu lan honetan, horien artean daude politika, ekologia, maitasuna… Bordak azken zazpi urteetan tren geltokietan eta hoteletan idatzitako poemekin osatu du lana. Itxaro Bordaren (1959, Baiona) hamahirugarren poemategia dugu Donostian aurkeztu duen Itzalen Tektonika izenburukoa. Askotariko gaiak ageri dira lan honetan: politika, ekologia, maitasuna… horiek guztiak jasotzeko bada liburua berezi egiten duen […]

Read More… from [Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

[Bideoa] Mikel Etxaburuk Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu ‘Manttalingo alaba’ poema liburuarekin

Poemak musikatuz, Ondarroako idazleak ordubeteko emanaldi bat antolatu du, Nerea Zuloaga abeslarirekin, Irina Alvarez biolin jotzailearekin eta Jon Gardoki akordeoi jotzailearekin. Ikuskizunak “musika, kantua, errezitala…” osagaiak izango ditu. “Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun eta geratzea erabakitzen baduzu kontatuko dizut zer ekarri zuen […]

Read More… from [Bideoa] Mikel Etxaburuk Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu ‘Manttalingo alaba’ poema liburuarekin

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan, Pakistan: Indusen ibaibideak erakusketa aurkezten dute.

Bertan, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak herrialde horretara egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri aurki daiteke. Guztiek dute zerikusia aldaketa klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren ondorio sozialekin. Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoaren Pakistan: Indusen ibaibideak izeneko erakusketa paratu dute Aieteko Kultur Etxean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan, Pakistan: Indusen ibaibideak erakusketa aurkezten dute.

Maria Jerez artistak ‘Herri bat behar da mendi bat altxatzeko’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

Apirilaren 25etik abuztuaren 25era bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa Tabakaleran. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da. Herri bat behar da mendi bat altxatzeko da Maria Jerez artistak Situ-akzioak programaren edizio berri honetarako sortutako erakusketa. Bere diseinuan IPI Karmengo Ama ikastetxeak eta Herrera ikastetxeak lagundu dute, baita […]

Read More… from Maria Jerez artistak ‘Herri bat behar da mendi bat altxatzeko’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian