Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Tolosako taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak izeneko diskoa eta gaur estreinatu dutena lan berri horren aurrerapen kanta da. Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz mintzo den abestia da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, azaldu dute taldekideek eta Donostiaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela diote. […]

Read More… from Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Maitasunaren geografiak izango ditu ardatz Literaktum jaialdiak azaroaren 13tik 26ra, Donostian

Literaturan gai nagusienetako bat izan da maitasuna eta jaialdiak gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu nahi dio. Lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez edota laguntasunaz arituko dira sortzaileak. Donostiako Literaktum letren jaialdiak azaroaren 13tik 26ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin dator aurtengoan ere, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan […]

Read More… from Maitasunaren geografiak izango ditu ardatz Literaktum jaialdiak azaroaren 13tik 26ra, Donostian

Nøgen taldeak muga guztiak hautsi nahi izan ditu ‘Åben Cirkel’ disko berriarekin

Boskote donostiarrak Nacho Mur (La M.O.D.A.), Elliot James (Two Door Cinema Club), Jordi Mora (Cala Vento), Brais Ruibal (Xoel Lopez) edo JEWLNekin (Izaro) egin du lan. Nøgen taldeak bere hirugarren lan luzea kaleratu du ‘Åben Cirkel’ (‘Zirkulu Irekia’) izenpean, bere diskoak danieraz izendatzeko ohiturari jarraituz. Lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Ane Negeruelaren ahots hunkigarri eta […]

Read More… from Nøgen taldeak muga guztiak hautsi nahi izan ditu ‘Åben Cirkel’ disko berriarekin

‘Hiri ilunen umeak’ kanta eta bideoklipa dakartza Sara Azurza abeslari eta konpositoreak

Donostiarra abesti alaiarekin itzuli da, 2024an argitaratuko duen EP berriaren estilo aldaketa aurreratuz. Singlea, El Tigre Estudios-eko Jon Agirrezabalagak ekoitzi du eta bideoklipa Amura filmsek egin du. Hiri ilunen umeak, kontenplaziozko begirada batetik, gau bateko eszena ezberdinak islatzen ditu. Sara Azurza abeslari eta konpositorearen abesti berria hizki eta melodia fresko eta alai batez interpretatutako une dibertigarri horietara […]

Read More… from ‘Hiri ilunen umeak’ kanta eta bideoklipa dakartza Sara Azurza abeslari eta konpositoreak

Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Deialdiaren helburua euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea da. hirugarren deialdi honetan Igor Legarreta zinemagilea izango da mentorea. Proposamenak abenduaren 30era arte bidali ahal izango dira. Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia izan du, baita nazioartean ere. Fantasiazko generoak horretan zerikusia izan du, loraldi eta zabaltze garai bat bizitzen ari baita. Sortzaile berriak oraingo eta etorkizuneko […]

Read More… from Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

[Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu idazleak, horien artean daude Itziar Ituño aktorea, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea edota Maider Egues kazetaria. Sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da liburu berria. Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) izan zuen sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da gaur Donostian aurkeztu duen Arrakasta izenburuko […]

Read More… from [Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

‘Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua’ erakusketa ireki dute Donostiako Udal Liburutegian

Azaroaren 12ra arte bisitatu ahal izango da San Jeronimo kaleko Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan. Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua izeneko erakusketak 24 emakume azti biltzen ditu, komikiari, diseinuari eta ilustrazioari lotuak, eta fikzioan funtsezkoa den irudikapen bati, gure amets eta amesgaiztoetako protagonista den bati, ohore egiteko bildu dira. Erakusketak, erritu legez, magiaz eta […]

Read More… from ‘Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua’ erakusketa ireki dute Donostiako Udal Liburutegian

Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

Instalazio hau artistak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararekin elkarlanean, eta urtebetez museoko koroan izango da ikusgai, urriaren 27tik aurrera. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Ez du pausorik debalde instalazioa paratu du datorren urteko urrira arte, museoko koroan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

[Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

Juana Perea Plataren familia, bizitza eta bere erailketa ikertu ditu zestoarrak Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu duen ez fikziozko lan honetan. Aterkia eskuan heldu da Jon Artano kazetaria Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendara. Bertan, Juana izenburuko liburua aurkeztu du. Zestoakoak Tene Mujika beka irabazi zuen iaz, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean […]

Read More… from [Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

‘F edo zurekin izan nuen azken ravea‘ antzezlanak irabazi du 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Bigarren saria Famiglia izeneko antzezlanarentzat izan da. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko asmoz, 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako programak baditu irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria F edo zurekin izan nuen azken ravea antzezlanari ematea erabaki du eta, bigarren saria, Famiglia obrari.  F edo zurekin izan nuen azken ravea obrari dagokionez, Maite […]

Read More… from ‘F edo zurekin izan nuen azken ravea‘ antzezlanak irabazi du 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria