Sara Zozaya abeslariak bere lehen lan luzea kaleratu du ‘Nara’ izenpean

Diskoaren lehen aurkezpen kontzertua azaroaren 2an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Nara du izena Sara Zozaya musikariaren lehen lan luzea. Azken hiru urteetan mimoz landutako diskoa da eta horretarako lan handia egin duela aitortu du. Abeslari donostiarrak lan berriaren hiru aurrerapen kanta argitaratu ditu jada: Misty, Caravan eta Maitia izenekoak. Abesti hauei beste zazpi gehitu […]

Read More… from Sara Zozaya abeslariak bere lehen lan luzea kaleratu du ‘Nara’ izenpean

Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako zazpi lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu dira Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira. Mintegiaren helburua hasieratik azpimarratu nahi izan dute Jon Sarasua eta Eñaut Agirre Mintzolako […]

Read More… from Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Anarik Poetika zikloa irekiko du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Kantautorea eta idazlea protagonista izango da poesiari buruzko jardunaldi hauetan, Demoliciones Controladas liburuarekin. Saioa 19:30ean izango da, Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu gaur, arratsaldeko 19:30ean. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek hainbat hartuko ditu bere baitan. Baina, aurretik, adituen aurkezpenak […]

Read More… from Anarik Poetika zikloa irekiko du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

Museoa berritu zenetik, ildo estrategikoetako bat da Erronkak, gaurkotasuneko gaiei erantzuten diena, batez ere jardueren eta erakusketen bidez. Datozen hilabeteetako programazioa aurkeztu dute orain. Gainera, lan ildo hau indartu egingo da, identifikatuko duen irudi bat sortuz eta erakusketa iraunkorrean elementu berriak txertatuz. Donostiako San Telmo gizarte museo bilakatzeko egindako museologia proiektuak Erronkak izeneko ildo estrategiko […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

[Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

Garazi du protagonista bakarra eleberri honek, 36 urteko neska bat da, eta beraren bidez azaleratuko dira lo egin ezinean sortzen diren sentimendu edo pentsamenduak. Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek da Bekatua (Erein) izenburuko eleberri honetako abiapuntua. Halaxe azaldu du Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak gaur Donostian egin duen aurkezpenean. “Buruak askotan konexiorik […]

Read More… from [Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

[Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

Nobela honetako protagonista Sara da, hamar urteko neskato bat. Bere gurasoak banandu egin dira. Orain, Sara egoera berrira egokitu beharko da, bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Sara izeneneko hamar urteko neskato bat da Ane Labakak gaur aurkeztu duen Barraskiloek baino bat gehiago liburuaren protagonista. Eleberria eszena jakin batekin hasten dela azaldu du idazle eta bertsolari […]

Read More… from [Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Erakusketak bihar, urriak 6, zabalduko ditu ateak eta azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Aieteko Kultur Etxean. Mostra ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da. Aiete Kultur Etxeko erakusketa honek Euskal Irudigileen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko egindako proiektua da. Bazkide guztiak hartuko dute parte, 175 […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Susana Talayerok, Nadia Barkatek eta Anti liburu-dendak Gure Artea sariak jaso dituzte

Talayerok ibilbide artistikoaren saria jaso du, Barkatek sorkuntza-lana aitortzekoa eta Anti liburu-dendak arte plastikoen eta ikusizkoen arloan agenteek egindako jardueraren aitorpena. Susana Talayero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nadia Barkate (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Anti liburu denda (Arte Plastikoen eta ikusmen-arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen […]

Read More… from Susana Talayerok, Nadia Barkatek eta Anti liburu-dendak Gure Artea sariak jaso dituzte

[Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta memoria. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburuan. Istorioak ilustratzeko Begoña Durruty izan du alboan egileak. Gaur Donostian aurkeztu duten lana  “liburu akzidental bat” dela kontatu du Alberdik. Beste fikziozko ipuin bat idazten ari zela, harekin ataskatu, […]

Read More… from [Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Euskarazko milaka ahots biltzeko helburu duen kanpaina abiatu dute

Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, kanpainak herritarrei dei egiten die gaitu.eus atarian sartu eta euren ahotsa grabatzeko, teknologia berriei euskara irakasteko. Egungo teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen ditu eta euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, Gaitu izeneko kanpaina jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak makinei eta teknologia berriei euskara irakasteko. Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, […]

Read More… from Euskarazko milaka ahots biltzeko helburu duen kanpaina abiatu dute