Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Helburua da 70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana nabarmentzea. Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du ikasturtea, eta hamar film proiektatuko ditu Gasteizko Artium Museoan eta Donostiako Tabakaleran urritik abendura bitartean. Bilboko Arte Ederren Museoko proiekzioak bertan behera geratuko dira aldi baterako, Bizkaiko pinakotekako berritze lanengatik. Filmategiak azaldu duenez, “70eko hamarkadaren […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da proiektatuko duten lehen filma. Datorren urriaren 4an, asteazkena, Donostiako Tabakalera zentroak joan den urtarrilean abiatutako Nosferatu zikloari helduko dio berriro ere, Frantziako zinema beltzarekin. Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da urritik aurrera proiektatuko duten lehen filma. Jean-Paul […]

Read More… from Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Argiartean urriaren 6an eta 7an itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera. Urriaren 6 eta 8ko gauetan, light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Donostiako Memoriaren Lorategiaren inguruan eta Iesuren Elizaren barnean. Antolatzaileen esanetan, “aukera paregabea izango da hiriko […]

Read More… from Argiartean urriaren 6an eta 7an itzuliko da Donostiara

Mikel Otxotekoren ‘Hemen dragoiak daude’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da 2024ko urtarrilaren 7ra, doako sarrerarekin. Aurten laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua eta Mikel Otxoteko donostiarra da aurten parte hartzen ari den artista eta ikerlaria, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren. Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo […]

Read More… from Mikel Otxotekoren ‘Hemen dragoiak daude’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Mikel Mendizabalek (Donostia, 1963) ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Horretarako Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca, Haitao Liu […]

Read More… from Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Ostiralean abiatuko da 10+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Antolakuntzak bi film nabarmendu ditu aurtengo edizioan Habitar la Utopía eta Jainkoak ez dit barkatzen. Denetara zazpi film eskainiko dira irailaren 30era arte. Hamabosgarren edizioa du aurten, ostialean, hilak 22, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da 10+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

  Berrikuntza gisa, aurten, IX. EZAE Saria emateko ekitaldi berean, I. Gure Zinema Saria jasoko du Cinco lobitos filmak, euskal zinema-sektoreari egindako ekarpenagatik eta kritikaren zein publikoaren aldetik jasotako harrera bikainagatik. EZAE Saria jasoko du, 2022an EAEko zine-aretoetara publiko gehien erakarri zuen euskal partaidetzadun ekoizpena izateagatik. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 23an izango da, Donostiako Zinemaldian. Hamabost […]

Read More… from Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Aurretik, ‘Hortzak’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu talde donostiarrak, laster kaleratuko duen Versus izeneko diskoaren bigarren aurrerapena. Abesti honen eta maxi-singlearen argitalpenarekin batera, taldeak Eta hutsa zen helmuga lanaren bira amaiera iragarri eta etenaldi luze bat egingo duela adierazi du. Liher taldeak Hortzak izeneko bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du, “hardcorea eta punk-a nahasten dituen pieza […]

Read More… from Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteak beste, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan antzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenen lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo […]

Read More… from Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio