Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Lau esku-hartzek osatuko dute bihar abiatuko den programa. Hirian horma-artea lantzeko proiektua da Donostia Apain eta Donostia Kulturaren kultur etxe sareak bultzatzen du. Egitasmoa herritarren partaidetzako Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaio zen. Aurtengo edizioan, Donostia Apainek esku-hartze artistikoak Bidebieta auzora eramango ditu bihartik aurrera. Martutene, Altza eta Loiola auzoek aldez aurretik […]

Read More… from Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Arkaitz Barriola artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Donostiarrak sortutako ilustrazioak datorren abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Arkaitz Barriola ilustratzaileak (Donostia, 1975) Leioan egin zituen ikasketak. Lehenik, 1998. urtean, Kazetaritzan lizentziatu zen eta, ondoren, 2010ean, Arte Ederretan. Bere ibilbide profesionala diseinatzaile grafiko gisa hasi zuen ETBko sormen-departamentuan. Bertan eman zituen lau urteez gain, 2000. eta 2005. urteen artean Donostiako Zinemaldiko […]

Read More… from Arkaitz Barriola artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

[Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

Lanak Joxe Arregiren atxiloketatik heriotzara biderako aldia eta lurperatu ondoren, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia kontatzen du. Ohituta gaude Xabier Mendiguren editore lanetan ikusten liburu aurkezpenetan, oraingoan, baina, bera izan da protagonista eta bere azken eleberria eskuartean zuela agertu da Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendan. Idazleak Oso latza izan da nobela […]

Read More… from [Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ artelana São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai

Gaur hasi eta abenduaren 10era arte ikusi ahal izango da Hans van der Hamen-en obra ezaguna. Katalina Erauso moja eta soldadu donostiarraren erretratua jasotzen du lanak. São Pauloko Bienalak 35. edizioari ekingo dio gaur Choreographies of the imposible izenburupean. Ezezagunari buruzko irudimen erradikalerako gonbidapen gisa sortu da erakusketa. Edo baita ezinezkoari buruzkoa ere. Zabal programari […]

Read More… from ‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ artelana São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai

Olga Tokarczuk idazle poloniarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 29an, 19:00etan. Olga Tokarczuk, Poloniako egungo idazle ospetsuenetako bat eta 2018ko Literaturako Nobel sariduna izango da 2023ko bigarren Literaktum Topaketak honetako protagonista. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da, irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Idazleak bere […]

Read More… from Olga Tokarczuk idazle poloniarra Literaktum topaketetan izango da

Euskara eta euskal kultura atzerrian irakasteko formakuntza antolatu dute

Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk antolatutako ikastaroak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian edo eremu eleanitzetan ariko diren irakasleen eta irakurle izateko interesa dutenen prestakuntzan sakontzea du helburu. Urriaren 6tik azaroaren 25era bitartean egingo da EHUren Donostiako campusean eta izen-emateak zabalik daude dagoeneko. Etxepare Euskal Institutuak, atzerrian euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntza sendotzea helburu duen ikastaroaren […]

Read More… from Euskara eta euskal kultura atzerrian irakasteko formakuntza antolatu dute

Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

19 filmek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal ekoizpenen zerrenda. Hamabost film luzek, film ertain batek, film labur batek eta bi telesailek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, Donostia Sariaren Emanaldi Berezietan, Zabaltegi-Tabakaleran eta Zinemiran, besteak beste, banatuko dira. 71. edizio honetan Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko bederatzi film biltzen […]

Read More… from Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Antonio Ruzen konpainia, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea eta Kukai Dantza + Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… “inspirazio iturri da sortzaile […]

Read More… from Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”. Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, […]

Read More… from Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean