‘Clima ideal. Udako kartelak’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

Kartel, eskuorri eta egitarauen artean egindako 250 lan baino gehiagoren aukeraketa bat da. Ilustrazio grafikoak Donostia eta, hedaduraz, Gipuzkoa helmuga turistiko gisa iragartzeko hartu zuen protagonismoa erakusten du. Donostiako San Telmo Museoak Clima ideal. Udako kartelak izeneko erakusketa ireki du urriaren 15era arte. 1880ko eta 1960ko hamarkaden artean sortutako 250 pieza inguru biltzen ditu; batez […]

Read More… from ‘Clima ideal. Udako kartelak’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

San Telmo Museoak ‘Bizikletak. 150 urte’ erakusketa aurkezten du, Amador Tolosa bildumagilearen pieza aukeraketa batekin

Erakusketa museoko elizan jarri dute ikusgai gaurtik ikusgai abuztuaren 6ra arte. Amador Tolosaren bildumako 80 bizikleta biltzen ditu. Donostiako San Telmo Museoko elizak ezohiko itxura izango du gaurtik abuztuaren 6ra arte. Izan ere, aurtengo Tourraren irteera Euskal Herrian egingo dela kontutan hartuz, Bizikletak. 150 urte erakusketa antolatu dute Amador Tolosa gipuzkoar bildumagilearen (Pasai San Pedro, […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Bizikletak. 150 urte’ erakusketa aurkezten du, Amador Tolosa bildumagilearen pieza aukeraketa batekin

Aingeru Gorrotxategi musikariak ‘Uda bada’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Ane Martinez abeslariarekin batera

Hamar urteko etenaldiaren ondoren, Aingeru Gorrotxategi musikaria bakarkako proiektuari ekin dio berriro soinu berrituarekin. Aingeru Gorrotxategi (Lur Barnea) Ane Martinez abeslariarekin (Anita Parker) elkartu da oraingoan eta Uda bada izeneko single berria kaleratu du, denok dantzan jartzeko asmoz. Gorrotxategi eta Martinez lankideak izan ziren duela hamar bat urte Bilboko Xirula-Mirula musika eskolan eta bakoitzak bere ibilbide pertsonal eta […]

Read More… from Aingeru Gorrotxategi musikariak ‘Uda bada’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Ane Martinez abeslariarekin batera

Donostiako Aquariumak ‘Kantauri’ argazki-erakusketa hartuko du irailaren 3ra arte

Kantauri itsasoaren eta gizakien arteko milurteko harremana eta itsasoak kostaldeko herrien kulturan izan duen eragina nabarmentzen dira erakusketan. Donostiako Aquariumak Kantauri, Kantauri itsasoko ekosistemen aberastasuna ezagutzera ematen duen argazki-erakusketa ibiltaria, paratu du. Honetan Kantauri itsasoaren eta gizakien arteko milurteko harremana eta itsasoak kostaldeko herrien kulturan izan duen eragina nabarmentzen dira, nahiz eta askorentzat ezezaguna den. […]

Read More… from Donostiako Aquariumak ‘Kantauri’ argazki-erakusketa hartuko du irailaren 3ra arte

Tabakalerak Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera antolatutako ‘That Time’ erakusketa zabaldu du

Donostiako zentroak orain arte hartu duen erakusketarik handiena da That Time eta lehen solairuan barrena ibilbide zirkularra osatzen duten 80 artistaren 107 lan biltzen ditu. Azaroaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Tabakalera zentroak eta Bilboko Arte Ederren Museoak That Time izeneko erakusketa bateratua aurkeztu dute. Bi erakundeek beren lehen lankidetza estreinatu dute, Bilboko […]

Read More… from Tabakalerak Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera antolatutako ‘That Time’ erakusketa zabaldu du

Lurrin taldeak bere disko berria izango denaren aurrerapen kanta aurkeztu du ‘Non zeuden gure ametsak’ izenpean

Abestiak etorkizun itxaropentsuagorako garai berriei buruz hitz egiten du. Musikari donostiarrak Ane Irisarri abeslaria izan du lagun kanta ontzeko. Oliver Losada musikari donostiarrak Lurrin izeneko proiektua jarri zuen martxan 2020ko itxialdian, eta urte horretan bertan bere lehen EPa argitaratu zuen Kandela baten argitan izenpean. Orain aurrerapauso bat eman eta bere disko berria izango denaren aurrerapen […]

Read More… from Lurrin taldeak bere disko berria izango denaren aurrerapen kanta aurkeztu du ‘Non zeuden gure ametsak’ izenpean

‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuan 1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jaso dituzte

Argitalpena bi zatitan banatuta dago: lehen zatian, Igeldoko 119 etxe, baserri eta bertan bizi izandako familiei buruzko informazioa bildu da; bigarrenean, aldiz, beste zenbait gai ageri dira: arrokak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jai giroa, kirolak, ondarea eta beste hamaika kontu. Jabier Iraola Gabilondok eta bere lantaldeak ondutako Igeldoko historia eta istorioak izeneko liburuak 1000 bat […]

Read More… from ‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuan 1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jaso dituzte

Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux eta 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari, berriz, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers. Musikagela Fest IV Donostiako musikarien […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Gaurtik irailaren 17ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Malen Agirre artista oiartzuarra mundu digital eta artisautzaren artean dabil. Estanpazio diseinatzaile gisa egiten du lana, eta diseinatzea bere beste pasioa den pinturarekin tartekatzen du. Koloretik hasita hizkuntza estetiko baten etengabeko bilaketan dabil artelanak sortzen. Donostiako Aiete Kultur Etxean paratu duten Kolorea, estanpazioa […]

Read More… from Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute, haien lanaren bidez, haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Bai Euskarari elkarteak euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditu aurten: Hupi, Errigora eta Sorland. Donostiako Miramar jauregian egin da sari banaketa eta Albina Stardust-ek […]

Read More… from Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu