Itzultzaileak idazlearekin kontaktuan egon dira, izan ere, biek nahi izan dute istorioa ahalik eta fidelen izatea. Breda Smolnikar Esloveniako idazle bat da, eta Rozina izeneko emakume esloveniar baten istorioa kontatzen du Han goian urkiak hostoberritzen direnean liburuan. Juan Kruz Igerabide eta Barbara Pregelj itzultzaileek, orain, liburua euskarara eta gaztelerara itzuli dute, hurrenez hurren, Alberdania argitaletxearen […]
Kategoria: Donostia
Donostia
Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin batera, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu
Artista donostiarra funk-disco estiloarekin ausartu da Lide Hernando lagun duen kantu dibertigarri honetan. Lau Mundu izeneko proiektu berria osatuko duten abestien artean lehena da Ke bonba. Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da, urtaro bakoitzean bat. Iker Lauroba musikari donostiarrak, Lide Hernando abeslariarekin batera, Ke bonba izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu. “Bere abestirik dantzagarrienetako […]
Ivan Mata artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai
Donostiarrak sortutako ilustrazioak datorren irailaren 10era arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Ivan Mata (Donostia, 1971) Irungo Kunsthal Arte eta Lanbide Eskolan, eta Bartzelonako Llotjan Diseinu Eskolan ikasi zuen. 2003tik prentsan eta Gazte eta Haur literaturako ilustratzaile gisa aritzen da lanean. Egun, Sineun, Palma Mallorcan, bizi da. Aldizkari zein egunkari ugaritan kolaboratzen du karikaturak eginez […]
Read More… from Ivan Mata artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai
[Bideoa] Bertso eskolen azken hamarkadetako eragina eta bilakaera aztertzen duen liburua aurkeztu dute
Lan berria Renoko Unibertsitateak argitaratu du ingelesez eta Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Jone Uria eta Julio Soto bertsolarien hitzaldietatik abiatuta egindako lana da. Xabier Irujo, Larraitz Ariznabarreta eta Iñaki Arrieta arduratu dira edizioaz. Xabier Irujo, Larraitz Ariznabarreta eta Iñaki Arrietaren koordinaziopean, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroak Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry […]
Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute
Parte-hartzaileek hiru hilabetez garatuko dituzte beren proiektu artistikoak Tabakaleran. JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea ditu helburu. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen hiru hilabeteetan, eskolaren laugarren deialdian hautatutako hamasei kideek […]
‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin
Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Juan Kruz Igerabideren hitzaldia eta Aintzane Galardi eta Jose Fernandez de la Sotaren errezitala izango dira. Musikari dagokionez, Beñat Olano eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Astelehenean, ekainak 12, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau […]
Bakarkako ibilbideari berriro ekiteko asmoz, ‘Soberan’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Aingeru Gorrotxategik
Abesti berriak jokoarekiko menpekotasuna jorratzen du, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama soziala dela dio musikari donostiarrak. Ludopatiaren gaiari heldu dio Aingeru Gorrotxategik bere kanta berrian, denbora luzez bakarkako lanik argitaratu gabe egon ostean. Musikari donostiarrak azaldu duenez, “Soberan jokoarekiko menpekotasuna jorratzen duen abestia da, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama […]
‘Harrotu ileak’ proiektuaren baitako erakusketa irekiko dute ekainaren 9an Tabakaleran
Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izeneko argazki-erakusketak azken hilabeteetan Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du. Datorren astean Donostiako Tabakalerak argazki-erakusketa berria zabalduko du Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izenpean. Harrotu ileak proiektuaren baitako erakusketa honek hirira iritsi berri […]
[Bideoa] Basauriri aitortza egin nahi izan dio Mari Luz Estebanek ‘Haragizko erreformak’ poema liburuan
Idazleak Euskal Herrian bere kokatze eta euskaldun bihurtu eta izatearen ibilbideaz dihardu liburu berrian. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Mari Luz Esteban idazleak ondutako poema liburuetan harreman-sareetan arakatu izan du, “gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz”, azaldu du Iratxe Retolaza editoreak. Lehen poema-bilduman, Amaren […]
Priscila Fernandesen ‘Zaldiek amesten dutena’, arte garaikidea familian esperimentatzeko erakusketa, Tabakaleran ikusgai
Erakusketa abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan. Zaldiek amesten dutena izeneko erakusketak artearen bidez irudimena aktibatzeko, jolasteko, ikasteko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du. Priscila Fernandes (Coimbra, Portugal, 1981) artistak sortu du erakusketaren espazio interaktiboa, Situ-akzioak proiektuaren hirugarren edizioa alegia, eta Tabakalerako arte garaikideko eta hezkuntzako arloekin batera lan egin du. Situ-akzioak […]
