‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Gaurtik aurrera Donostiako San Telmo Museoko gastro-kultura gunean ikusgai izango dira Lau lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horietako bat da, hain zuzen ere, Iciar Sanchez Parraren Kabi proiektu saritua. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean […]

Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Lan honekin Donostia Kultura VI. Poesia Saria irabazi du Berrizko idazle gazteak. Julen Apellaren lehen liburua da Postal bat desertuan eta argitalpen honekin irabazi du, hain zuzen, Donostia Kultura Poesia Lehiaketako VI. sari nagusia. 1998an Berrizen jaioa, Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak egin zituen unibertsitate […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Donostiako Tabakalera zentroak eta EHUk egonaldi-programa berria aurkeztu dute

Antton Goikoetxea (s/t), Pama Canoles (Oleajes eléctricos), Danel Garai (La ciudad invisible), Victoria Ascaso (Alma 1.0) eta Oriol Pares (Quantum Harmonic Oscillator) dira egonaldia egingo duten sortzaileak eta proiektuak. Donostiako Tabakalera zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean abian jarri duten egonaldi-programan parte hartuko duten aurtengo sortzaileak eta proiektuak aurkeztu dituzte. Zehaztu dutenez, “egonaldi programa honek […]

Read More… from Donostiako Tabakalera zentroak eta EHUk egonaldi-programa berria aurkeztu dute

‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa bisitatzeko aukera uztailaren 2ra arte luzatu dute, San Telmo Museoan

7.000 bisitaritik gora izan ditu erakusketak orain arte.  Donostiako San Telmo Museoak Amable Arias banbalinetan izeneko erakusketa zabaldu zuen otsailean. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek artistak 1955. eta 1959. urteen artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea erakusten du. Urte haietan, Ariasek bere ama laguntzen zuen Donostiako antzokiko arropazaindegian eta unibertso hura ezagutzeko […]

Read More… from ‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa bisitatzeko aukera uztailaren 2ra arte luzatu dute, San Telmo Museoan

Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean egingo da, Donostiako Miramar jauregian eta bi helburu nagusi izango ditu: idazlearen obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz. Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

[Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu Irurtzungo idazlearen lan berriak. Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostiako Udal Liburutegian. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu […]

Read More… from [Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Saria irabazi du

Bikote donostiarrak hirugarren aldiz jaso du sari hau. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays taldeak, hain zuzen. Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak irabazi du musika independentearen MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria. Mallorcako Palmako Auditoriumean egin zen bart […]

Read More… from Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Saria irabazi du

Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Zornotzako idazlearen bigarren eleberria da Cayo Hueso, aurretik Ibaiertzeko ipuina liburua kaleratu zuen. Oraingoan, desioaren eta nostalgiaren hausnarketa antzeko bat proposatzen du Amantegik. Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazleak bere bigarren eleberri laburra kaleratu du Cayo Hueso izenburupean. Donostian aurkeztu du lana elkar argitaletxearen eskutik eta azaldu duenez, Cayo Hueso Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da, […]

Read More… from Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

‘Xaman baten egunerokoa’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa ekainaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. 50 urte igaro dira Hilario Bravo artistak Gipuzkoako Artisten Elkartean egin zuen lehen bakarkako erakusketatik, 1973. urtean, hain zuzen. Orain, 50. urteurrena profitatuz, Okendoko Kultur Etxeak erakusketa berria antolatu du eta, honekin, autoreak bere ondarea Donostiako arte-munduarekin eta, oro har, gizartearekin partekatu nahi du. Xaman baten egunerokoa […]

Read More… from ‘Xaman baten egunerokoa’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean

Joan Mari Irigoiein idazlea zendu da

Elkar argitaletxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra hil da gaur 74 urte zituela. “Atsekabez jakinarazten dugu Joan Mari Irigoien, idazlea eta argitaletxeko lankide ohia, hil berri dela, 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean. Gugan bego”. […]

Read More… from Joan Mari Irigoiein idazlea zendu da