Marilar Alexandreren ‘Emakume gaiztoak’ eleberria euskaratu du Patxi Zubizarretak

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez da bere gorputzaren jabe. XIX. mendearen amaieratik dator eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra eta hunkigarria. Patxi Zubizarreta itzultzaileak Marilar Alexandreren Emakume gaiztoak izeneko eleberria ekarri du euskarara Alberdania argitaletxearen eskutik.  Zubizarretaren arabera, “oroimen ariketa da Alexandreren nobela hunkigarri […]

Read More… from Marilar Alexandreren ‘Emakume gaiztoak’ eleberria euskaratu du Patxi Zubizarretak

San Telmo Museoan 2023ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute programazio bereziarekin

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Maiatzaren 18an, osteguna, sarrera doakoa izango da, eta ospakizuna asteburura ere iritsiko da, larunbatean eta igandean, maiatzaren 20an eta 21ean, museora sartzea ere dohainik izango baita. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea izango da, eta museoen zeregina nabarmendu nahi du, […]

Read More… from San Telmo Museoan 2023ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute programazio bereziarekin

Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Taldea aukeratzerako orduan kontuan hartu da laukoteak oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki dute Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika […]

Read More… from Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

[Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan. Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak. […]

Read More… from [Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Irailean inauguratuko da Hemen herensugeak daude izeneko erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu ondoren. 2023ko irailean, artista donostiarrak Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko laborategian. Donostiako museoko ordezkariek zehaztu dutenez, […]

Read More… from Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo dute maiatzaren 27an, Donostian

Aurten bigarren urtez jarraian, mundu osoko kideekin hartu-emana izango da San Telmo museoako elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egin nahi izan diete antolatzaileek. Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da maiatzaren 27an, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian: Donostian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta adierazi duenez, […]

Read More… from Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo dute maiatzaren 27an, Donostian

Tabakalerak Immaterial topaketaren 3. edizioa hartuko du maiatzaren 13an

Topaketa Tabakalerako Patio aretoaren, Medialaben eta 2deoren artean izango da, eta proiekzioak, lantegiak, instalazio artistikoak, errealitate birtualeko espazioak eta hitzaldi-gune bat bilduko ditu. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren paradigma, hala nola, bideo-jokalariak, adin-tarte edo azpikultura jakin batzuekin. […]

Read More… from Tabakalerak Immaterial topaketaren 3. edizioa hartuko du maiatzaren 13an

‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

Egitasmoak garapenerako espazio berri bat eskaini nahi die edozein formatuko eta generoko serie bat sortzeko apustua egin duten talentu berriei zein ibilbide profesional luzea duten pertsonei, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. 2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak 2deo serieak 2023 deialdian hautatutako egileak eta lagunduko dituzten aholkulariak hartuko ditu gaurtik aurrera, aukeratutako proiektuak lantzen hasteko: […]

Read More… from ‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du. Hogeita bigarren edizioa izango da maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo dena. Ohikoa den bezala, formatu txikiko antzerki ikuskizunen […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian