Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak. Musikariak gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du. Iker Laurobak estudioko bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du 50 urte betetzen dituen egunean bertan, “ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an”, hain zuzen. “Bosgarren solairutik” sortutako […]

Read More… from Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

[BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian

Ordiziarrak mende erdia darama artearen munduan lanean. Ibilbide zabal eta eklektiko hori erakusteko asmoz, Cristina Enea Fundazioak eta Sakana arte galeriak erakusketa bana ireki dute Donostian. Goibururen lana naturarekin, geometriarekin eta memoriarekin lotuta dago. Nisa Goiburu (Ordizia, 1946) XX. eta XXI. mendeotan mundu osoan zehar erakusketak egiten aritu da eta mende erdia baino gehiago darama […]

Read More… from [BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian

Euskal zinemagileek Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ zikloan azalduko dute beren sortze-prozesua

Donostiako Tabakaleraren Kontatutako Zinea zikloak euskal zinemagileen sortze-prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du udazken honetan; zinemagileen filmak Donostiako Zinemaldian sarituak edo hautatuak izan dira. Datozen asteetan, zuzendari ezagunek beren filmen inguruko esperientziak eta gogoetak azalduko dituzte, hala orain zinema-aretoetan ikus daitezkeen euskal zinema garaikidearen sortze-prozesuak ikusleei hurbiltzeko. Kontatutako zinea zikloa urriaren 9an abiatuko da, Sara […]

Read More… from Euskal zinemagileek Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ zikloan azalduko dute beren sortze-prozesua

[BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

  Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak. Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Ikuskizuna antzerki konpainiaren Oihartzuna proiektuaren parte da. Honetan, nahi gabeko bakardadearen gaia lantzen da. Ados Teatroak 52 hertz izeneko obra estreinatuko du urriaren 3an eta 4an 19:30ean (euskaraz), eta urriaren 5ean, 19:00etan (gaztelaniaz), Donostiako Antzoki Zaharrean. Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion lana, eta azken hura arduratu da oholtzara […]

Read More… from Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Donostiako Kontadores Gazte Zentroak gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko dit

Aurten, berrikuntza gisa formatu txikiko proposamenak ere izango dira. Pilulak izena hartuko dute arratsalde bat iraungo duten eskaintza hauek. Udazken honetan ere Kontadores Gazte Zentroak gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu. Urria eta martxoa bitartean, 85 plaza eskainiko dira sei laborategi eta pilula kulturaletan banatuta. “Proposamenak gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak kontuan hartuta programatu dira, […]

Read More… from Donostiako Kontadores Gazte Zentroak gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko dit

Euskararen pizkunde berri baterako akordio soziopolitiko berri bat proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan den honetan, egoera horri aurre egiteko eta euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzea da proposamenaren helburua. Gaur, Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile elkartu dira Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Bertan aurkeztu dute hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko […]

Read More… from Euskararen pizkunde berri baterako akordio soziopolitiko berri bat proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak

Patxi Bisquerten ‘Ombuaren itzala’ filmak gaur izango du nazioarteko estreinaldia Donostiako Zinemaldian

Principe Zinema aretoetan izango da lehen proiekzioa, arratsaldeko 19:00etan. Patxi Bisquert zuzendaria eta protagonistak aurkezpenean eta solasaldian izango dira. Bihar, ostirala, bigarren emanaldi bat eskainiko da Antiguo Berri Zinema aretoetan, 20:15ean.  Euskal Herriko hainbat txokotan proiektatu bada ere, Ombuaren itzala filmak gaur izango du nazioarteko estreinaldia, Donostiako Zinemaldian. Patxi Bisquert zinemagile zizurkildarra aritu da zuzendari lanetan eta Pello Mari […]

Read More… from Patxi Bisquerten ‘Ombuaren itzala’ filmak gaur izango du nazioarteko estreinaldia Donostiako Zinemaldian

Herenegun taldeak soinu unibertso zabalago eta zirraragarriago baterantz jo du

Atzera Begira diskoa plazaratu dute donostiarrek. Honetan, pop-rock melodikoa eta musika elektronikoak uztartu dituzte. Herenegun taldeak Atzera Begira (Balaunka) estudioko hirugarren diskoa kaleratu du gaur. Zortzi abestiz osatuta, taldearen ibilbidean kapitulu berria markatzen duen lana dugu honakoa. Urteak eman dituzte ska eta reggae estiloak nahasten eta, oraingoan, musikari donostiarrek aurrerapauso argia eman nahi izan dute […]

Read More… from Herenegun taldeak soinu unibertso zabalago eta zirraragarriago baterantz jo du

Askatasun faltaren aurrean agertzen den pertseberantzia, borroka eta duintasunari buruzko pelikula bat

Asier Altuna zinemagileak Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren benetako istorioan oinarrituta eta Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian (Susa, 2016) inspiratutako filma pantaila handira eraman du. Karmele du izena Asier Altuna zinemagileak gaur, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean (lehiaz kanpo) estreinatu duen filmak. Zinemagile bergararrak Jone Laspiur, Eneko Sagardoi, Javier Barandiaran eta Nagore Aranburu aktoreak, besteak beste, eta Kirmen Uribe bera izan […]

Read More… from Askatasun faltaren aurrean agertzen den pertseberantzia, borroka eta duintasunari buruzko pelikula bat