Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. Martxoaren 24an, ostirala, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, “euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko”. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu […]
Kategoria: Donostia
Donostia
Gazte euskaltzaleek, euskalgintzako hainbat norbanakok eta eragilek euskararen eta euskaldunen aurkako oldarraldia salatu dute
Gazte Euskaltzaleen Sareak, euskalgintzako hainbat norbanako eta beste gizarte eragileekin batera, prentsaurreko bat eman du gaur, Donostian, euskaldunen aurkako azken erasoak salatzeko eta herri erantzun sendo baterako deia egiteko. Orain dela ia urtebete Gazte Euskaltzaleon Sarea plaza publikora atera zen, Euskara Aurrera manifestaziorako deia eginez. Orduan Gazte Euskaltzaleen Sarea kezkatuta azaldu zen euskararen egoerarekin, euskaraz […]
Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da
Aurtengo gonbidatuak Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izango dira, besteak beste. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Amarako Kultur Etxean. Erakusketa bat ere paratuko dute azken […]
Arikala, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza aurkeztu dute
Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak proiektu berritzaile bat aurkeztu dute gaur. Hain zuzen, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko erabiliko den ikerketa-ekintza, aurrerantzean Arikala izenarekin ezagutuko dena. […]
‘20.000 erle espezie’ filmak emango dio hasiera Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari
Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, apirilaren 21ean. Zinemaldia apirilaren 28ra arte luzatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Cocók zortzi urte ditu eta ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenarekin, ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor […]
Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza. Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, […]
Read More… from Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
1990eko hamarkadan lanean aritu ziren kolektibo artistikoetara hurbiltzen gaituen erakusketa zabaldu du Donostiako Museoak. Erakusketa ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. 90 berriak izeneko erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, “beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta […]
Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
[BIDEOA] Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara
Bichta éder eleberria egungo gizartearen kontraesanen ispilu da: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak edota euskararen patua. Gaztelu bat da Eneko Bidegain idazle eta kazetariak (Baiona, 1975) gaur aurkeztu duen Bichta éder (Elkar) izenburuko thriller politiko honen ardatza, “gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan […]
Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du larunbatean, Donostian
Hitzaldia euskaraz izango da aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin. Gonbidapenak eskuragarri daude jada Tabakalerako webgunean. Larunbat honetan, martxoak 4, Irati filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere zuzendari Paul Urkijo Alijok, Donostiako Tabakalerako zine-aretoan. Pasa den ostiralean estreinatu zen pelikularen inguruko sekretuak kontatuko ditu zinemagile gasteiztarrak. Antolatzaileen arabera, “ez dira misterio gutxi izango, izan ere, Irati misterioz betetako mundua […]
‘Iparraldea Bertan’ zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era egingo da Donostian
Ziklo honen bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraiki nahi dituzte. Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak […]
Read More… from ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era egingo da Donostian
