[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Abian da HAU, objektu tradizionalen diseinu lehiaketa

Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatu dute. Lanak aurkezteko epea apirilaren 18ra arte egongo da zabalik. Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura-ekoizpen lantegiak antolatu duen HAU lehiaketak euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzea du helburu. “Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen zaie parte hartzaileei, gure historiarekin lotura berriak sortu eta diseinu alorrean ikerketa […]

Read More… from Abian da HAU, objektu tradizionalen diseinu lehiaketa

Dora Salazar artistak ‘Habitar el cuerpo’ hitzaldia eskainiko du bihar, Donostiako Koldo Mitxelena Kuturunean

Hitzordu hori Garaikidetasunaren krisia zikloan kokatzen da. Artista nafarrak Vilma Cocoz eta Javier Echeverria lagun izango ditu arratsaldeko 19:00etan hasiko den hitzaldian. Garaikidetasunaren krisia elkarrizketa eta hitzaldien zikloaren barruan, Habitar el cuerpo izeneko hitzaldia antolatu dute Dora Salazar artista plastikoaren (Altsasu, 1963) eskutik. Altsasuarrak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta Eskultura espezialitatean […]

Read More… from Dora Salazar artistak ‘Habitar el cuerpo’ hitzaldia eskainiko du bihar, Donostiako Koldo Mitxelena Kuturunean

Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak irabazi du XXIII. Donostia Antzerki Saria

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ obra irabazlea eskainiko da. Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Inazio Tolosak (AISGE), […]

Read More… from Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak irabazi du XXIII. Donostia Antzerki Saria

‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

Erakusketa museoko Laborategian egongo da ikusgai maiatzaren 28ra arte, doako sarrerarekin. Donostiako San Telmo Museoak Amable Arias banbalinetan izeneko erakusketa zabaldu du. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek artistak 1955 eta 1959 urteen artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea erakusten du. Urte haietan, Ariasek bere ama laguntzen zuen Donostiako antzokiko arropazaindegian eta unibertso […]

Read More… from ‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Moilak. Tradizioz Berritzaileak’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketak azken mendeetan euskal portuek Euskal Herriaren bilakaera historikoan izan duten eginkizun garrantzitsua ezagutzera ematen du eta Museoaren funtsetako ehundaka piezez osaturik dago, Donostiako Euskal Itsas Museoak antolatutako Moilak. Tradizioz Berritzaileak erakusketa  Museoaren funtsetan oinarritzen da eta hainbat objektuk euskal portuen bilakaera eta garapena erakusten dute. Portuetako eguneroko bizitzan parte hartu duten piezak daude ikusgai, […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Moilak. Tradizioz Berritzaileak’ erakusketa aurkeztu du

Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Lehenengo emanaldia bihar izango da, Juan Luis Zabala poetaren eskutik. Bertan izango dira ere Alexander Gurrutxaga eta June Agirre gitarrista. Hilaren 24an, berriz, Ardo izeneko errezital musikatua izango da. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu hil honetan. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek bi topaketa hartuko […]

Read More… from Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

[BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]

Read More… from [BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Edizio honetan gainera, saio presentzialak programatuko dira adin guztietako pelikulentzat. Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Hala, Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Donostiako Tabakalera zentroak Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen Batzuk izeneko erakusketa zabaldu du. Ane Lekuona ikerlari hondarribiarra da Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketaren komisarioa, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen […]

Read More… from Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak