Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte

Jardunaldiak otsailaren 7tik 10era bitartean izango dira, guztiak Donostiako museoko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako San Telmo Museoak Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte. Pieza epigrafiko honen aurkikuntza 2022ko munduko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenen zerrendan sartu da. Beraz, San Telmok eta […]

Read More… from Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte

[BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez. Valverde pinturan ere ibili zen arren, album honek kutxen bitartez sortutako lanari eskaintzen dio arreta. Maialen Lujanbiok (Hernani, 1976) eta Arrate Rodriguezek (Orereta, 1984) Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua aurkeztu dute gaur Donostian. Elkarlanetik sortutako proposamen hau Rosa […]

Read More… from [BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Graduondoko hiru programetan izena emateko epea gaur hasi eta otsailaren 28an bukatuko da. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Seigarren deialdi hau hilabeteko epe bakar batean egingo da. Hautagaiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ibermediaren eta Projeto Paradisoren bekak eskuratzeko aukera izango dute. Zine Eskolak proiektu pedagogiko bat […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

28 konpainien 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2023ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

Artista donostiarrak euskarazko pop-soularen aldeko apustua egin du estilo ezberdinak tartekatzen dituen lan berezian. Aurkezpen kontzertua otsailaren 10ean izango da Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Hemen Berriro du izena Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzeak. Diskoak biltzen dituen bederatzi kantek bizitzaren ziklo emozionalari buruz hitz egiten dute, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak […]

Read More… from Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei

Gazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Gipuzkoako gazteek eta gazteentzat sortutako literatura sustatzeko jaialdia LUMAfest!. Aurten bigarren edizioa izango da eta berriz ere, literatura sorkuntzaren aldeko apustua egingo da formatu hibrido analogiko-digital batean, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute bertan. Gainera, berrikuntza gisa, aurten […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei

Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea

Bi deialdietan parte hartzeko izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Urtero bezala, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elias Querejeta Zine Eskolak, Zineuskadik eta Tabakalera zentroak sorkuntzara bideratutako laguntza-eskaintza zabala prestatu dute sektore horretako talentu hasiberriei: proiektuak garatzeko laguntza-programak, masterclass eta tailerretan oinarrituriko programazio publikoa, eta sortzaileentzako hainbat baliabide. Halaber, sortzaile hasiberriez gain, Tabakalerako ikus-entzunezko ekosistemak […]

Read More… from Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea

Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

“Frantziako zinema beltza” izango da aurtengo egitarauaren protagonista. Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostiako Tabakalera zentroan. Oraingoan Estatu frantseseko zinema beltzari, polar deituari, eskainia. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko […]

Read More… from Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere kanturik dantzagarriena argitaratu du. Singlea, Barbara Fernandezek zuzendutako bideoklip ikusgarri batekin dator. Sara Azurza donostiarrak bere album berriaren bigarren aurrerapena argitaratu du gaur. Diskoari izena ematen dion abestia da Hemen berriro, eta, aldi berean, ezberdina eta dantzagarriena, poparen eta elektronikaren artean mugitzen baita. Abestia, gainera, Zea Mays eta […]

Read More… from Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Donostiako arte eszenikoen jaialdiaren 29 edizioa martxoaren 13tik 16ra egingo dute, hiriko bost espaziotan zabalduko diren agertokietan. Albiste faltsuak izango dira aurtengo dFeriaren ardatza. Antolatzaileen esanetan, “antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFeriak gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fake news-ak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, […]

Read More… from Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan