Ikusmira Berriak programaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute

Lanak edizio bakoitzeko zinemagileei egindako hamar elkarrizketa biltzen ditu, eta baita material grafiko ugari ere. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak babestutako Ikusmira Berriak egonaldi-programaren barnean, ikus-entzunezko sorkuntzari eta talentu emergenteari laguntzeko hamarkada bateko lana biltzen duen liburua aurkeztu dute. Ikusmira Berriak 2015-2025 da lanaren izenburua, eta programaren hamar edizioetako gonbidatuen eta programa ahalbidetu […]

Read More… from Ikusmira Berriak programaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute

Donostiako San Telmo Museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduma eskuratu du

Bilduma 2017tik dago publikoaren eskura museoan, komodatu akordio bati esker. Gaur egun 3143 ale ditu. San Telmo Museoak Gabriela Cendoya Bergaretxeren (GCBC) argazki-liburu bilduma erosi du, 2017tik bere liburutegian kontsulta daitekeena bi aldeek sinatutako komodatuari esker. Funts berriak STM-GCBC argazki-liburu bilduma izena hartuko du eta une honetan 3425 liburuk osatzen dute; horietatik 3143 Cendoyaren bildumakoak […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduma eskuratu du

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2026ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bederatzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

[BIDEOA] ‘Kateriñe’ komikia, 1936ko gerrako zauri kolektibo baten adierazpena

Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ondu dute lana eta hausnarketa eta oihu kolektibo bat piztea du helburu. Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak Kateriñe komikia aurkeztu dute Erein argitaletxearen eskutik. Egileek beren amamak 1936ko gerran bizi izandakoak jaso dituzte lan honetan. Illarramendik azaldu duenez, “istorio hau ez da hasten orain, ezta komikiaren lehen binetarekin ere. 1936ko […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Kateriñe’ komikia, 1936ko gerrako zauri kolektibo baten adierazpena

Herenegun taldeak ‘Eraman Nazazu’ kanta eta bideoklipa plazaratu ditu Marte Lasarteren parte hartzearekin

Donostiarrek zehaztu dutenez, “soinu garaikideago batetik eta tonu malenkoniatsu bat erabiliz, abestiak maitasun ezkutuari buruz hitz egiten du, maitasun gordina, maitasun etsia”. Herenegun taldeak Eraman nazazu abestia eta bideoklipa kaleratu ditu, datozen asteetan kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta gisa. Musikari donostiarrek azaldu dutenez, “soinu garaikideago batetik eta tonu malenkoniatsu bat erabiliz, abestiak maitasun ezkutuari buruz […]

Read More… from Herenegun taldeak ‘Eraman Nazazu’ kanta eta bideoklipa plazaratu ditu Marte Lasarteren parte hartzearekin

Must+Pro, Euskal Herriko musika sektoreko eragileak bilduko dituen topaketa antolatu dute Donostian

Lehen edizioa irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Tabakaleran. Musika Bulegoak musika sektoreko eragileak bilduko dituen topaketa profesional berria aurkeztu du Donostian. Must+Pro du izena egitasmoak eta lehen edizioa irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Tabakaleran. Egitasmoak Euskal Herriko eta nazioarteko ekosistema musikalaren profesionalizazioa, baterako hausnarketa eta lankidetza-aukerak bultzatzea du helburu. Iker Durana […]

Read More… from Must+Pro, Euskal Herriko musika sektoreko eragileak bilduko dituen topaketa antolatu dute Donostian

Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Egitarau osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da. Paul Urkijo Alijok zuzendutako film berriak, Gauak (2025), emango dio hasiera urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36. edizioari. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean izango da, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste agertoki batzuetan. Gaua Urkijok zuzendutako hirugarren film luzea da, Errementari (2017) […]

Read More… from Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa. Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. “Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea”, azaldu du Donostia Kulturak. […]

Read More… from Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

Arcoiris 82 du izena erakusketak eta Irati Gorostidi artista eta zinemagilearen Aro berria (2025) fikziozko lehen film luzearen filmazioko material argitaragabea du abiapuntu. Artista eta zinemagile nafarraren Aro berria filmak ikerketa eta sorkuntza prozesu bat ixten du, 1980ko hamarkadan Ultzamako bailaran finkatutako Arco Iris komunitatea du abiapuntu eta Donostiako Zinemaldian estreinatuko da. Proposamen berriak Gorostidik […]

Read More… from 1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian

Hiru saio egingo dira: irailaren 30ean (Maialen Araolaza), urriaren 21ean (Aitana Lertxundi) eta azaroaren 6an (Eli Gallego). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Amarako Kultur Etxeko areto nagusian. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen […]

Read More… from ‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian