Abuztuaren 9tik 17ra bitartean izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute jada. Mugimenduaren ikur bilakatu duten abordatzea egingo dute eta, besteak beste, Orekka erromeria, Izaki Gardenak, Olatz Salvador, La Txama, Goxua’n Salsa, Bengo, Añube, Sukena, Indabe eta Lukiek talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Abuztuaren 9tik 17ra bitartean egingo da 2025eko […]
Kategoria: Donostia
Donostia
‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan
Museoko Laborategia aretoan egongo da ikusgai irailaren 28ra arte. Donostiako Jazzaldiak eta San Telmo Museoak Jazzaldia. Irudi bidaia izeneko erakusketa antolatu dute. Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du, eta 1966an burututako lehen ediziotik 2024ra bitarteko 200 irudi baino gehiago biltzen ditu. 1964ko maiatzean, Imanol Olaizola Kultur eta Turismo Ekintzetxeko (KTE) Musika Batzordeko arduraduna, Count […]
Read More… from ‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan
Irakurleen VIII. Topaketak hamar herrialdetako euskara eta euskal kultura irakasleak bilduko ditu bihar, Donostian
Esperientziak partekatzea, ikasturtearen balorazioa egitea eta Institutuaren nazioarteko unibertsitate sarea sendotzea dira Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen topaketaren helburu nagusiak. Munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakasleek hitzordua izango dute bihar, uztailak 11, Donostiako Tabakaleran, Etxepare Euskal Institutuaren Irakurleen VIII. Topaketan. Hamar herrialdetatik etorritako hamahiru irakaslek hartuko dute parte eta proiektuak partekatzea, […]
‘Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain’ erakusketa zabaldu dute irailaren 14ra arte, Donostian
Donostiako Santa Teresa Komentuan paratu dute erakusketa berria. Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain izeneko erakusketa ireki du Euskadiko Arkitektura Institutuak. Esposizioak euskal landa-ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Baserria mendetan zehar egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura bezala aurkezten da bertan, eta baserriaren historia […]
Musika Dena eta Ez Dena jaialdia egingo dute uztailaren 18tik 20ra, Tabakaleran
Sarrerak eta abonuak eskuragarri daude jada Tabakaleraren webgunean eta bertako Informazio Puntuan. Musika Dena eta Ez Dena jaialdiak soinu esploraziorako leku bihurtuko du aurten ere Donostiako Tabakalera zentroa, eta tokiko zein nazioarteko artistek esperimentazio, performance eta instalazioaren artean dabiltzan musika-proposamenak eskainiko dituzte. Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren barruan, bigarren edizio honen programazioak eraikineko hainbat gune […]
Read More… from Musika Dena eta Ez Dena jaialdia egingo dute uztailaren 18tik 20ra, Tabakaleran
Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian
Hirugarren edizioko berritasunen artean Easo Plazak hartuko dituen doako kontzertuak daude. Bertan, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak eta Aimarz taldeak izango dira. Boga Boga jaialdia berritasun ugarirekin itzuliko da irailaren 12tik 14ra Donostiara. Miramar jauregiak, esaterako, hiru agertoki hartuko ditu: bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan. Eszenatoki hauetatik soula, rocka, hip […]
Read More… from Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian
Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin
Jaialdiaren bederatzigarren edizioan kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian […]
Bihar abiatuko da Donostiako Liburu Azoka
Gipuzkoa plazako Liburu Azokan liburu denda, argitaletxe eta banatzaileen nobedadeak salgai egongo dira. Horretaz gain, Toti Martinez de Lezearen NUR pertsonaiaren panpinarekin ekitaldiak egongo dira, baita liburu sinadurak ere. Bihar, uztailak 4, Donostiako Liburu Azokaren 50. edizioa hasiko da Donostiako Gipuzkoa plazan, eta zabalik egongo da uztailaren 13ra arte. EAEko Liburu Ganbarak antolatzen duen azoka honetan […]
Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da
Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko. Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamabigarren deialdia gaur, uztailak 1, abiatuko da. Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinemagileek ez ezik, Nest sailean parte hartu dutenek eta EQZEko ikasleek ere irailaren 1era arte […]
Read More… from Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da
Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute
Programa honen helburua arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) laster abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren seigarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde bakoitzaren programari […]
