Xabin Fernandezen ‘Zure ilunetan’ proiektuak irabazi du Audiogile Berriak

Beldurra, suspensea eta umore beltza tartekatzen dituen Jon K. Sanchezen Zure eskaera, prest! lana geratu da bigarren postuan eta Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustaren Kurruka Enea hirugarrenean. Xabin Fernandez Zubeldia da Audiogile Berriak egitasmoaren aurtengo irabazlea, halaxe erabaki dute Tabakalerak eta EITBk. Fernandezek EITBk ekoitzi eta GUAU audio plataformaren bidez zabalduko du Zure Ilunetan izeneko […]

Read More… from Xabin Fernandezen ‘Zure ilunetan’ proiektuak irabazi du Audiogile Berriak

Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

Irailaren 14ra arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamaseigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 14ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta musika izan dira atzo amaitu zen edizioaren osagai nagusiak. Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 34. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era. Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta […]

Read More… from 2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Joan Mirok ‘Tête’ eskulturarako egindako modeloa ikusgai San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean

Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Maiatzaren 27tik urriaren 19ra bitartean, Joan Mirok Tête eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa ikusgai egongo da Donostiako San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean. Lana 1978. urtean sortu zuen, 111 x 67 x 25 zm neurriak […]

Read More… from Joan Mirok ‘Tête’ eskulturarako egindako modeloa ikusgai San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean

DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Lehen saioan Maite Larburu musikari hernaniarra izan da gonbidatua. Sormen prozesuari buruzko elkarrizketa intimo batean barneratu eta estudioan Gona izeneko singlea grabatu du. Donostia Kulturak, Elhuyarrek eta Ulu Mediak DK Sessions musikan oinarritutako multimedia proiektua abiatu dute. “DK Irratiaren inguruan sortutako egitasmo honek, audio soilaren mugak gainditzeaz gain, musikarien sormen prozesuaren inguruko gogoeta egin nahi […]

Read More… from DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du

Maiatzaren 24a, Donostiako La Bodeguilla tabernan egingo duten festa batekin amaituko da jaialdiaren ibilbidea. Hamazazpi urteren ostean, Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdia ez da berriro egingo, halaxe iragarri dute antolatzaileek komunikabideei helarazitako ohar baten bidez. “Agur esatea ez da lan erraza 17 urte igaro ondoren. Gure jaialdia amaitzen ari da; infinitua izango […]

Read More… from Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du

Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan

Hilaren 17an eta 18an doan sartu ahal izango da museora. Gainera, sormen proposamenak izango dira elizan eta museoan zehar eta baita bisita gidatuak, dantza, musika eta gazte eta familientzako tailerrak ere. Museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute, eta Donostiako San Telmo Museoak ere egunarekin bat […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan

Asgarth, Elbereth eta Izan Bai taldeak izango dira larunbatean, Donostiako Burdina Astintzen jaialdian

Laugarren edizio honek izaera propioa eta euskalduna izatea aldarrikatuko du. Hala, euskaraz abestutako heavy metala izango da protagonista. Larunbatean, maiatzaren 17an, Burdina Astintzen jaialdiak hartuko du Donostiako Larratxo Kultur Etxea. Heavy metala euskaraz jorratzen duten hiru talde ariko dira zuzenean: Asgarth, Elbereth eta Izan Bai. Herriko Burdina da antolatzailea, 2002tik Euskal Herriko heavy metala babestea […]

Read More… from Asgarth, Elbereth eta Izan Bai taldeak izango dira larunbatean, Donostiako Burdina Astintzen jaialdian

Donostiako San Telmo Museoak ‘Ipuscua 1000 urte’ erakusketa ekainaren 29ra arte luzatu du

Erakusketa luzatzearekin batera, bisita gidatu programatuak eta eskolentzako eskaintza ere luzatu ditu museoak. San Telmo Museoak ekainaren 29ra arte luzatuko du Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara (1025-2025) erakusketa. Hasieran maiatzaren 11ra arte zabalik egongo zela iragarri zen arren, museoak luzatzeko erabakia hartu du bisitariek erakusketari egindako harrera beroa dela medio; izan ere, orain arte 15.500 […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Ipuscua 1000 urte’ erakusketa ekainaren 29ra arte luzatu du

36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian

Topaketaren xede nagusia antzerkia eta gazteen arteko harremana sustatzea da. Donostiako Udalak Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean. 36. edizioa izango da aurtengoa eta egitarauak 19 antzezlanen emanaldiak jasotzen ditu. Ekimenak gazteen artean antzerkia sustatzea du helburu. Hala, 14 eta 30 urte bitarteko gazteen topaketa honetan parte hartzaileek hiriko hainbat agertokitan […]

Read More… from 36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian