Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin

“Lau egunez Azoka osatzen dugun guztion artean ekosistema berezi honi bizia eman diogulako”. Durangoko Azokako 54. edizioa amaituta balantzea egiteko garaia heldu zaie Gerediaga Elkartekoei. Hala, eure ustez, “emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra” izan da. Lau egunez, “kulturaren plazako ekosistemak bizia hartu du Landako Gunean, Azokako gainontzeko espazioetan eta Durangoko kaleetan ere: 54. […]

Read More… from Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin

Durangoko Azoka ate joka

Ate irekiera 10:30ean izango da Landako Gunean, eta goiz osoan zehar Euskal Herri osoko ikasleek Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartuko dute. Ordu batzuk baino ez dira falta Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko, eta Landako gunean muntaketa-lanekin amaitzen ari dira dagoeneko. Bihartik hasita eta abenduaren 8ra arte, kulturzaleek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango […]

Read More… from Durangoko Azoka ate joka

Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu gaur, Baionan

40 nobedade baino gehiago egongo dira bederatzi erakusmahaitan banatuta: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia… Durangoko Azokako 54. edizioan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bederatzi erakusmahai egongo dira. 40 nobedade baino gehiago egongo dira: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia… Nobedade guztien %10a Ipar Euskal Herrikoa izango da eta autoekoizleen Plazan […]

Read More… from Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu gaur, Baionan

Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak

264 erakusmahai egongo dira Landakon, 405 nobedaderekin: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari… Lehenengo aldiz 30 urtez, erakusmahaiak berriztuko dira, eta, ondorioz, Landakoko irudia aldatuko da. Durangoko Azokak aurtengo edizioaren nobedade eta datu orokorrak aurkeztu ditu gaur, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan egindako prentsaurrekoan. Landako Gunearen atzekaldean dago Musika Eskola eta espazio hori izango da, hain […]

Read More… from Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak

Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra egingo da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, Andra Mari elizpean antolatutako prentsaurrekoan. Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra ospatuko da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga (Iruñea, 1986) […]

Read More… from Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Aurten lehenengo aldiz, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia izango da Durangoko Azokako Szenatokia gunean

Egitarauak Kukai Dantza taldeko Erritu ikuskizuna ere jasotzen du abenduaren 6an. Durangoko Azokako 54. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da, eta kulturaren plazako lantaldea buru-belarri ari da aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak prestatzen. Szenatokia guneak esaterako, prest du jada aurtengo eskaintza eta lau egunez, arte eszenikoak San Agustin kulturguneko protagonistak izango dira. Egitarauak osagai […]

Read More… from Aurten lehenengo aldiz, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia izango da Durangoko Azokako Szenatokia gunean

54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

Sortzaileek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 16tik urriaren 14ra. Landako gunea Kulturaren plaza bihurtzen da urtero lau egunez, aurten abenduaren 5etik 8ra egingo du Durangoko Azokarekin, eta, horretarako aurkezpen, mahai-inguru, hitzaldi, emanaldi, tailer eta abarrez beteko diren zazpi gune izaten dira. Edozein sortzailek izango du gune horietakoren batean bere proiektua aurkezteko aukera, horretarako, irailaren […]

Read More… from 54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Hilabete luzez euskal kultur unibertsoaren izen handiak izango dira protagonistak beste behin ere martxoa eta apirila bitartean Bilbon. Ia 30 ekintzez osatutako programa Bilboko hamabi gunetan garatuko da. Loraldia Kultur Elkarteko kideek diotenez, jaialdia sendotuta dago lau edizioen ondoren eta “5. edizio hau zenbaki borobila da, finkatzea lortu duenaren adierazgarri”. Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu […]

Read More… from Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko

Landako guneko argiak amatatu eta ateak itxi zituzten bart. Etxera bueltatzeko unea helduta, datorren urtera arte euskal kulturaren plazak agur esan zigun atzo. Bost egun arrakastatsu hauek sikiera urtean zehar kulturari kasu gehiago egiteko balioko balukete, tira, pozik egoteko motiboa izango litzateke. Baina, agur eta datorren urtera arte diogu, askok eta askok urtean bost egunez […]

Read More… from Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko

Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira gaur ere

Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira hirugarren egunean, antolatzaileen arabera: Wikipedia Eguna, Oreina filmean oinarritutako hiru film labur, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi… Durangoko Azokako 53. edizioa hirugarren egunera heldu da gaur. Atzo, Landako Gunea leporaino egon zela, diote arduradunek, “Azokako zazpi guneetan etengabea izan zen bisitarien joan-etorria. Gainera, eguraldia […]

Read More… from Durangoko Azokako zazpi guneak “bor-bor” egongo dira gaur ere