Aurten ere Iurretan izango da txapelketa. Sarrerak doan izango diren arren, gonbidapenak eskuratu beharko dira www.bertsosarrerak.eus atariaren bitartez. Udaberriko ohiko hitzordua izaten da Euskal Herriko Eskolartekoa, aurten ekainaren 3an jokatuko da Iurretan. 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko bertsolari gazteak elkartuko ditu 35. edizio honek ere. Ordurako Eskolartekoak bere bidea egina izango du […]
Kategoria: Euskal Herria
EuskarAbentura 2019 espedizioa martxan da
121 parte-hartzaileak hiriburuetatik atera diren autobusetan iritsi ziren atzo, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik, Maulera. Zuberoako hiriburua izan baita EuskarAbentura 2019 espedizioaren abiapuntua. Bertako JaiAlaien pasako zituzten atzoko harrera-eguna eta gaua, eta gaur Pagolarantz abiatuko dira. Hasi da EuskarAbentura 2019 espedizioa Euskal Herria oinez zeharkatuko duten 121 gazteek eta hauekin batera esperientzia nomada biziko duten xerpa-, […]
Kaleko sorkuntza lanak bultzatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak
Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Bilbo, Leioa, Gasteiz, Hendaia eta Iruñeko udalek eta Euskal Herriko Mankomunitateko Hameka Sormen Lantegiak (Lapurdi) euren indarrak batu dituzte berriro ere, beren jardun artistikoa zazpi euskal lurraldeetako espazio publikoan garatzen duten talde, artista nahiz konpainien sormen lan originalei bultzada emateko; hasiberriak, profesionalak zein profesional bidean […]
Read More… from Kaleko sorkuntza lanak bultzatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran
Informazioa: Bertsozale.eus Pasa den asteburuan ospatu zen Bizkaiko Eskolartekoa; bat-bateko saioa eginda ezagutu genituen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan arituko diren ordezkari bizkaitarrak, eta osatu da oholtzaratuko den talde osoa. Sara prestatzen ari da ekainaren 8rako. 13 parte-hartzaile izango ditu 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketak. Edonola ere, beste hainbat lagunek ere hartu dute parte lurraldez […]
Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran
“Harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa”
21. Korrika amaituta balorazioa egiteko ordua heldu da. Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, eta Mertxe Mugikak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, 21. Edizio honen lehendabiziko balorazioa egin dute, AEKren Artezkaritza Kontseiluarekin batera. Amondoren hitzetan, “argiki ikusi den bezala, 21. Korrika oso arrakastatsua izan da, bai hiriburuetan eta baita eskualde jendetsuenetan, zein herri txikietan ere; Euskal Herri osoan, alegia, […]
Read More… from “Harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa”
